ABENDUALDIKO I. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Jaunak herri
guztiak batu Jainkoaren erreinuan,
betiko bakea
gozatu dagien.
Isaias Profetaren liburutik
Is 2, 1-5
Isaiasek, Amosen semeak, Judaz eta
Jerusalemez izandako ikuskaria:
Azken
egunetan, Jaunaren etxea dagoan mendia
beste
mendiak baino gorago ezarriko dau Jaunak,
beste
menditxuak baino gorago;
hara
joko dabe nazino guztiek
eta
herri asko joango da bertara, esanez:
«Zatoze, igon daigun Jaunaren mendira,
Jakoben
Jainkoaren etxera;
Berak
erakutsiko deuskuz bere bideak,
eta
gu haren bidezidorretan ibiliko gara;
Siondik
urtengo dau-eta legeak
eta
Jerusalemdik Jaunaren hitzak».
Berak
epaituko ditu nazinoak,
auzira
ekarriko herri guztiak.
Golde
bihurtuko dabez ezpatak eta igitai lantzak.
Ez
dau herrik herriren aurka ezpatarik jasoko,
ez
dira gudurako barriz trebatuko.
Zatoz,
Jakoben herri,
gabiltzan
Jaunaren argitan.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 122 [121], 1-2. (4-5. 6-7. ) 8-9 (R/. ik. 1b)
R/. Goazen pozik Jaunaren etxera!
V/. Ha poza nirea, esan eustenean:
«Goazen
Jaunaren etxera!»
Hona
orain nire oinak
zure
ateetan, Jerusalem. R/.
V/. Hara igoten dabe leinuek, Jaunaren leinuek,
Israelen
lege danez, Jaunaren izena gorestera.
Han
dagoz ezarriak auzi-mahaiak,
Daviden
jauregiko mahaiak. R/.
V/. Eskatu bakea Jerusalementzat,
bizi
beitez nasai maite zaituenak.
Izan
bedi bakea zure harresien barruan,
nasaitasuna
zure jauregietan. R/.
V/. Neure senide eta lagunen izenean be,
hau
dinot: «Bakea zugaz!»
Jaunaren,
gure Jainkoaren, etxeagaitik,
zoriona
eskatzen dot zuretzat. R/.
II. Irakurgaia
Hurrago dogu geure salbazinoa.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 13, 11-14a
Senideok: Ohartu zaiteze zein sasoitan bizi
zarien. Izan be, ordua da lotatik izartzeko, sinisten hasibarri haretan baino
hurrago dogu-eta orain geure salbazinoa.
Badoa gaua, gainean dogu eguna; kendu
daiguzan, beraz, ilunpetako egintzak eta jantzi argitako armak. Gabiltzan
jator, egun-argiz lez: ez jan-edankerian eta hordikerian, ez lohikerian eta
neurribakokerian, ez hasarre eta norgehiagokerian. Hartu egizue Jesu Kristo
Jauna soineko.
Jaunak esana.
Aleluia
Sal 85 [84], 8
R/. Aleluia.
V/. Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
emon
zeure salbazinoa. R/.
Ebanjelioa
Zagoze erne, prest egon zaitezen.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 24, 37-44
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Noeren aldian lez gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan be. Uriola
aurreko egunetan jan-edanean ebilen jentea, eta ezkondu egiten ziran
gizon-emakumeak, Noe ontzian sartu zan eguneraino; eta ez ziran konturatu, uriolak
etorri eta guztiak eroan zituan arte.
Honan izango da Gizonaren Semearen
etorrerakoan be. Orduan, gizon bi izango dira soloan: bata hartu egingo dabe
eta bestea itzi; emakume bik jardungo dabe errotarrian: bata hartu egingo dabe
eta bestea itzi.
Zagoze zuhur, ze ez dakizue zein egunetan
etorriko dan zuen Jauna. Hartu hau gogoan: etxeko nagusiak baleki gaueko zein
ordutan etorriko dan lapurra, zuhur egongo litzateke eta ez leuke bere etxea
zulatzen itziko. Egon, bada, prest zuek be, gitxien uste dozuen orduan etorriko
jatzue-eta Gizonaren Semea».
Jaunak esana.
I. Irakurgaia
Ai, zeruak urratu eta jaitsiko bazina!
Isaias Profetaren liburutik
Is 63, 16b-17. 19b; 64, 2b-7
Zu zara, Jauna, gure Aita,
«gure Erosle» dozu izena betidanik.
Zergaitik
itzi deuskuzu, Jauna, zeure bideetatik alde egiten,
zure
begirunerik ez izateraino gure bihotzak gogortzen?
Bihurtu
zakiguz, zeure zerbitzariakaitik,
zeure
ondare aukeratu dozuzan leinuakaitik.
Ai,
zeruak urratu eta jaitsiko bazina!
Zure
aurrean mendiak urtuko litzatekez.
Jaitsi
zinan, eta mendiak urtu egin ziran zure aurrean.
Inoiz
ez dau ez belarrik entzun, ez begik ikusi,
Zu
beste Jainkorik
beragan
itxaron dabenen alde holan jokatzen dauanik.
Zeuk
urteten dozu,
pozik
eta zuzen dabiltzanen
eta
zure bideak gogoan dabezanen bila.
Hasarre
zengozan, bai, pekatu egin gendualako,
aspalditik
pekatari garalako,
baina
salbatuko gara.
Guztiok
kutsatuak gengozan,
gure
egintza onak be zapi zikinen antzeko ziran;
orbelaren
antzera igartzen ginan guztiok,
eta
gure pekatuek haizeak lez eroaten ginduezan.
Ez
eutson inork zure izenari dei egiten,
ez
zan ahalegintzen inor Zugaz bat egiten,
zeure
aurpegia gorde egin zenduan-eta gugandik,
eta
geure erruetan murgilduak itzi ginduzuzan.
Halan
be, Jauna, Zeu zara gure Aita;
gu
buztina, eta Zu gure buztinlaria:
zure
eskuetako lana gara guztiok.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 80 [79], 2acd eta 3bc. 15-16. 18-19 (R/. 4)
R/. Jainko, berbiztu gagizuz;
salbatu gaitezan, zeure begia leun agertu egizu.
V/. Entzun, Israelen artzain,
hegodun
izakien arteko tronuan zagozan horrek!
Bizkortu
zeure ahalmena
eta
zatorkiguz salbatzera. R/.
V/. Jainko ahalguztiduna, bihurtu, arren,
begiratu
zerutik, ikusi!
Hartu
egizu zeure mahatsondoaren ardura,
zaindu
zeure eskuz landatu dozuna. R/.
V/. Emoiozu eskua zeure aukeratuari,
zeure
indarrez jantzi dozun gizasemeari.
Ez
gara Zugandik inoiz aldenduko;
Zuk
bizia emongo deuskuzu
eta
guk dei egingo deutsagu zure izenari. R/.
II. Irakurgaia
Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain gagoz.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 1, 3-9
Senideok: Grazia zuei eta bakea gure Aita
Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik.
Jainkoari eskerrak emoten nago beti
zuekaitik, zuei Jesu Kristogan Jainkoak emon deutsuen graziagaitik. Izan be,
Kristogan aberastu zaitue doe guztietan: bai hitzean eta bai jakintzan, Kristoz
egiten dogun autormena zuengan sendotu dan ezkero. Holan, ez dozue doerik bat
be falta Jesu Kristo gure Jaunaren agerraldiaren zain zagozenok. Harek
indartuko zaitue azkenera arte, inork zuen aurka zeresanik izan ez dagian Jesu
Kristo gure Jaunaren etorrera-egunean. Zintzoa da bere Seme Jesu Kristo gure
Jaunagaz alkarturik bizitzera dei egin deutsuen Jainkoa.
Jaunak esana.
Aleluia
Sal 85 [84], 8
R/. Aleluia.
V/. Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
emon
zeure salbazinoa. R/.
Ebanjelioa
Zagoze zuhur,
ez dakizue-eta
etxeko nagusia noiz etorriko dan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 13, 33-37
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Begira, zagoze zuhur, ez dakizue-eta sasoia noiz dan. Gizon bat urrutira
joatean bezala da: etxea iztean, morroiei emoten deutse agintea, bakotxari bere
eginkizuna jarriz, eta atezainari zuhur egoteko agintzen deutso.
Zagoze, beraz, zuhur; ze, ez dakizue etxeko
nagusia noiz etorriko dan: ilunabarrean, gauerdian, oilarrak jotzean edota
egunsentian. Ez zagiezala lo aurkitu, ezustean etorrita. Zuei dinotsuedan hau
danei dinotset: Zagoze zuhur!
Jaunak esana.
ABENDUALDIKO I. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Legezko ondorengoa sortuazoko deutsat Davidi.
Jeremias Profetaren liburutik
Jr 33,14-16
Hauxe
dino Jaunak: «Begira, badatoz nik Israelgo herriari eta Judako herriari
emondako hitz onak beteko ditudan egunak.
Egun
hareetan eta sasoi haretan,
legezko
ondorengoa sortuazoko deutsat Davidi,
eta
zuzenbidea eta justizia ezarriko ditu lurrean.
Egun
hareetan Juda salbatuko da
eta
Jerusalem nasai biziko.
Hona
uriari emongo deutsoen izena:
"Jauna
gure zuzentasun"».
Jaunak
esana.
Erantzun salmoa
Sal 25 [24], 4-5b. 8-9. 10 eta 14 (R/. 1b)
R/. Jauna, Zugana jasotzen dot gogoa.
V/. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi
zeure bidezidorrak.
Gidatu
nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zu
zara-eta nire Jainko salbatzailea. R/.
V/. Ona eta zuzena da Jauna,
bidea
erakusten deutse pekatariei.
Apalak
zuzenbidez daroaz,
bere
bidea erakusten deutse apalei. R/.
V/. Jaunaren bide guztiak maitasun eta leialtasun
haren
ituna eta aginduak gordetzen dabezanentzat.
Bere
barrua azaltzen deutse Jaunak begirune deutsoenei,
bere
ituna ezagutu azoten deutse. R/.
II. Irakurgaia
Sendotu
dagoala Jaunak zuen bihotza,
Kristo
etorriko danerako.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ts 3, 12—4, 2
Senideok: Egin dagiala Jaunak gero eta
handiago zuek alkarrentzat eta danentzat dozuen maitasuna, handia dan lez guk
zuentzat dogun maitasuna. Holan, sendotu dagiala zuen bihotza, Jesus gure Jauna
bere santuakaz etortzean, santu eta esankizun barik aurkeztu zaitezen gure Aita
Jainkoaren aurrean.
Gainerakoan, senideok, eskari hau egiten
deutsuet, arren eta arren, Jesus Jaunaren izenean: Jainkoari atsegin emoteko
zelan bizi gugandik ikasi zenduenez, ahalegindu zaiteze gero eta gehiago holan
bizitzen. Badakizue zelako irakaspenak emon geuntsuezan Jesus Jaunaren izenean.
Jaunak esana.
Aleluia
Sal 85 [84], 8
R/. Aleluia.
V/. Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
emon
zeure salbazinoa. R/.
Ebanjelioa
Zuen askatasuna gero eta hurrago dago.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 21, 25-28. 34-36
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
Seinaleak izango dira eguzkian, iretargian eta izarretan, eta estu ibiliko dira
lurrean herrialdeak, itsasoaren orroaz eta olatuen indarrez artegaturik.
Arnasarik barik geldituko da jentea, munduari gainera datorkionaren bildurrez,
ortzia be dardaratuko da-eta.
Orduan, Gizonaren Semea indartsu eta aintza
handiz hodeian etortzen ikusiko dabe. Hori guztia gertatzen hastean, izan
bihotz eta jaso burua, ze, hurreratuz dator zuen askapena».
«Zabiltze kontuz! Ez bedi moteldu zuen bihotza
edanaz, mozkorkeriaz eta bizitza honetako kezkaz, egun ha ezustean gainera
etorri ez dakizuen, ze, sarea bezala etorriko da lurrean bizi diran guztien
gainera. Beraz, egon zuhur eta egin otoitz eten barik, etorri behar daben
horreei guztiei ihes egin ahal deiozuen eta zutunik egon ahal zaitezen
Gizonaren Semearen aurrean».
Jaunak esana.
HITZALDIA
Senideok: aldi barri baten sartzen gara domeka honegaz. Abendualdiari emoten deutsagu hasierea. Lau domeka eukiko doguz Gabonetarako prestatzeko. Domeka bakotxa ezaugarritu egingo dogu kandelatxo bat iziotuz. Otoitzak aparteko itxaropen giroan eginak izango dira; itxaropena eta alaitasuna izango dira gure bidelagun, eta aurkituko doguz Abendualdiko irudietan: Profetea, Joan Bateatzailea eta Maria.
Jainkoaren erregalua dogula esaten dogu Liturgia aldi barri bat hastea. Erregalu horrek gure lo-zorrotik atara egin gura gaitu, gure ingurura sinismen argitasuna isuri, eta gauzak eta aldiak Jesusen ikuspegitik begiratzen irakatsi.
Horraitino, ez da gauza erreza, erreza dala emoten dauan arren. Gizaldiak eta belaunaldiak daroaguz «Zatoz, Jauna!» dei egiten; etorri dala ospatzen Gabonetan; eta guzti horrek gure barruan izan behar izango leuken eragina ez somatzen.
Bai, senideok! «Zatoz, Jauna!» aldarrikatuko dogu aurtengo Abendualdian ere, behin eta barriro. Hebertarrak, Jainkoaren Herria, 18 gizaldian zehar egon dira (edo dagoz oraindino egon) Mesiasen etorrerea itxaroten eta eskatzen. Guk etorri dala sinisten dogu, baina etorri daitela eskatzen dogu. Zer esan gura dau horrek? Ez badogu barruratzen eta norberetzen, kontraesanean bizi izango gara, eta antzua izango da aurtengo Abendualdia ere. Egin daigun ahalegintxo bat, ze salbazino aitatzen eta eskatzen dogun ulertzeko eta gura izateko. Salbazino hori ez daitela izan neuk (gutariko bakotxak) ulertzen dogun erako Salbazinoa. Ezerk ez gaizala "lotara eroan" eta Jainkoak berak emoten deuskun Salbazinotik aldenduazo.
Batzuk, beharrizanei lotuegiak egonik,, diru apurren baten salbazinoa amesten dabe. Beste batzuk, euren alderdiak garaile urten daiala hurrengo hauteskundeetan, eta agintea eskuratu daiela. Beste batzuk familiaren ondo izateari begiratuko deutsoe…, eta danek eskatuko deutsoe Jainkoari egoera edo ames horrei erantzun deiela.
Baina zer emoten deusku Jainkoak? Jainkoak bizitzara deitu gaitu, eta han zorionera. Haren zeozer daroagu gure izatean, gure barruan. Eta horixe ezagutzen eta garatzen eta azaleratzen eta alkarbanatzen ez dihardugun artean, guzurrezko izakeratik jardungo dogu, ondasunak ditugula salbamen-bide, edo agintaritzea, edo seme-alaben ondo egotea… eta gure bizitzak lehengotan jarraituko dau, eta batek baino gehiagok uste izango dau dan-dana dala guzurra baina halantxe bizi izan behar dogula.
Jainkoak ez gaitu guzurretan gura: profeten bidez itxartu egin gura gaitu. Bere Seme Jesu Kristoren bidez beragazko hartu-emonetara deitzen gaitu, eta, lotura guztietatik eta guzurrezko usteetatik askaturik, benetako salbamenean biziazo nahi gaitu.
Horixe da bilatu behar doguna: gure benetako izatea, Jainkoak emona doguna, barruan daroaguna. Eta horixe garatzea eskatzen dogu «Zatoz, Jauna!» dinogunean: etorria izan danak, neugan ere agertu beharra dauka.
LAGUNGARRIAK
Sarrera oharra
Ondo etorri, senideok, Abendualdiko I.
domekako Liturgia ospatzera. Aldi barria hasten dogu. Horrek itxaropenera garoaz.
Kontuz! Sufritzen dihardugun egoera honetan, behar-beharrezko somatzen dogun
aldi-itxaropenean gelditu geintekez-eta. Jaso daigun gogoa benetako
itxaropenera. Etorri jakun Jainkoagan aurkituko dogu hori. Eta itxaropen
horretan bizi izateko "erne"
eta "argi" egon behar dogu,
argiak biztuta eta begiak zabalik. Hauxe eskatuko deutsagu Jainkoari.
Sarrera abestia
Zatoz, Jauna! Gaur
zai duzu mundua,
zori gaitzez hain da hondatua!
Zatoz, Jauna!
Zabal, otoi, zerua:
Etor bedi zure
erreinua!
Zatoz Jauna! Nausi
bait da dirua:
jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna,
behartsuen oihua:
Etor bedi zure
erreinua!
____________
Damu-otoitza (Beherago, Abenduko Koroia)
Gorago dagoana ikusteko burua jasoten ez badakigu, itxaropen kaxkarrean bizi izango gara. Jo daigun Jainkoaren errukira berak zabaldu deiguzan bihotz-begiak:
—Jesus Jauna, erne egotera deitzen
gaituzuna, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, gugan zeure argitasuna bizten
deuskuzuna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, salbazino-itxaropena
zaituguna, erruki, Jauna.
_______________
Abenduko koroia (egiten ez bada, gorago
damu-otoitza)
Abendualdiko ezaugarri honen lehenengo
argia biztuz, iragarri daigun erne bizi izango garala, itxaropeneko ibilbidean,
uste on osoa Jainkoagan jarrita.
(Kandelea bizten dan bitartean, abestu:)
Itxaropenaren Jainkoak bere Semearen mahai ingurura ekarri gaitu. Egun baten aintzazko mahai ederrean alkartu gaizala, zorionaren betetasunean.
AMEN.
Lehenengo
irakurgaiari
Jeremias profeteak (Jesus jaio baino 600
urte inguru aurretik) berba gogorrez iragarri izan eutson Jerusaleme uriari
bere hondamena, bere bidegabekerien ondorio. Baina oraingoan adore emon gura
deutso, eta itxaropenera deitzen dau, Jainkoaren nahia salbamena eta zoriona
diralako.
Erantzun salmoa
Salmo honen eskutik gure uste ona
Jainkoagan jarten ikasiko dogu haren egintza harrigarriak autortuz eta
goralduz. Gogogtsu abestu daigun.
R/. Jauna, Zugana jasoten dot gogoa.
Bigarren
irakurgaiari
Errez-errez esaten dabe batzuk ez dagoala
zer eginik, gauzak "baltz" ikusten dabezanean. Beste batzuk, ostera,
ez dabez ikusi ere gura euren ustelkerian jarraitzearren. Baina itxaropenez
jokatu gura dauanak badauka non oinarritu; eta hartuko dau adore. Izan gaitezan
azken honeetarikoak.
Ebanjelioari
Gerokoa itxaroteak ez gaitu eroan behar
esku artean daukaguna gitxiestera. Ez da hau Jesusen jarrerea. Egin deiogun
harrerea ebanjelioari Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Isilik badago ontasuna loak hartzen dau eta txarkeria nagusitzen jako. Itxartu egin behar dau ontasunak itxaropena azaleratu daiten eta txarkeria uxatua izan. Jo daigun otoitzera:
—Elizearen alde: itxaropenezko mezu lez iragarri daian Barri Ona, bere seme-alaba guztiak lo-zorrotik itxartu daizan eta etorri dan Jaunari harrerea egin deioen, V/. Eskatzen deutsugu, Jauna. R/. Zatoz eta salbau gaizuz.
—Erosotasunean bizi diranen alde: larritasunean eta txarto bizi diranen oihuak eta garrasiak entzun daiezan eta, harei laguntzeko, euren mozkorkeriak alde batera itzi daiezan, V/. Eskatzen deutsugu, Jauna.
—Onen geldokeriak oldarturik, han-hor-hemen erasoak eginez nagusitu gura dabenek Barri Onaren bihozbarritzerako deia entzun daien eta euren gogorkeria alde batera itzi, V/. Eskatzen deutsugu, Jauna.
—Etxeko, laneko edo inguruko arazoak dirala-ta etsipenean jausitakoen alde: jaso daien burua eta itxaropen izpiak sumatzeko gauza izanik, adore hartu daien, V/. Eskatzen deutsugu, Jauna.
—Abendua otoitzean hasten dogunok aintzat hartu daigun esku artean daukaguna, itxaropenean landu daigun eta barritasunaren testigu izan gaitezan, V/. Eskatzen deutsugu, Jauna.
† Itxartu gaizuz gure lo-zorrotik, Jauna, ontasunak bere burua erakutsiz, txarkeria uxatu daian, eta zure herriaren itxaropena biztu daiten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
Zatoz,
Jauna, zatoz lurrera
zure
herri hau salbatzera.
1 Bakea ta justizia
bialdu mundura, Jauna;
zure
jaiotzak gugana bekar poza, zoriona.
2 Okerretatik
zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,
gure
kateak apurtu (urratu), bide ilunak argitu.
3 Gorroto-bideetatik
aldendu gagizuz, Jauna;
alkar
parkatu dagigun emoiguzu maitasuna.
Amaieran
Abenduak ikuspegi barri batera deitu gaitu:
gauzak danik txarren egon arren, uste osoa Jainkoagan jarriz, itxaropenez bizi
izatera. Beragandik jatorku erne egoteko behar dogun argia.