ABENDUALDIKO III. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Jainkoa bera dator zuek salbatzera.
Isaias Profetaren liburutik
Is 35, 1-6a. 10
Poztu beitez basamortua eta lur agorra,
alaitu
bedi eremua, eta lilia lez loratu,
jantzi
bedi lorez eta egin begi irrintzi eta salto pozaren pozez.
Libano
baizen zoragarri
eta
Karmel mendia eta Xaron lautada baizen eder bihurtuko dira.
Ikusiko
dabe Jaunaren aintza, gure Jainkoaren edertasuna.
Indartu
egizuez esku ahulduak,
sendotu
belaun makalduak;
esan
bihotz-bildurtiei:
«Eutsi gogor! Ez bildur izan!
Horra
zuen Jainkoa!
Berbera
dator zuek salbatzera
eta
merezi daben zigorra arerioei emotera».
Orduan,
itsuen begiak edegiko dira
eta
gorren belarriak zabalduko;
herrenak
basahuntzak lez salto egingo dau
eta
mutuaren mihinak oihu egingo pozez.
Jaunak
askatuak pozez kantari etorriko dira Sionera:
amaibako
alaitasuna hareen aurpegian!
Poza
eta alaitasuna izango dabez lagun.
Nahigabeak
eta negarrak ihes egingo dabe.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 146 [145], 6c-7. 8-9a. 9b-10 (R/. ik. Is 35, 4)
R/. Zatoz, Jauna, eta salbatu gagizuz.
Edo: Aleluia.
V/. Betiko eusten deutso Jaunak bere
leialtasunari.
Zapalduen
eskubideak defendatzen ditu,
gose
diranei ogia emoten deutse.
Jaunak
askatzen ditu presoak. R/.
V/. Jaunak zabaltzen ditu itsuen begiak,
Jaunak
jasotzen konkortuak,
Jaunak
maitatzen zintzoak,
Jaunak
ditu etorkinak zaintzen. R/.
V/. Umezurtzei eta alargunei zutunik deutse
eusten,
baina
gaiztoen nagusitza iraultzen.
Jauna
errege da betieran,
zure
Jainkoa, Sion, errege gizaldien gizaldietan! R/.
II. Irakurgaia
Egon sendo, laster etorriko da-eta Jauna.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 5, 7-10
Senideok: Izan egizue pazientzia Jaunaren
etorrera arte. Begiratu nekazariari: lurraren frutu ederraren zain egoten da
eta pazientziaz itxaroten ditu sasoiz datorren euria eta berandu datorrena.
Izan pazientzia zuek be eta egon sendo, laster etorriko da-eta Jauna.
Senideok, ez ibili bata bestearen aurka
marmarka, kondenatu ez zagiezan; begiratu, epailea ate-atean da. Senideok,
hartu egizuez sufrimentuaren eta pazientziaren eredutzat Jaunaren izenean berba
egin eben profetak.
Jaunak esana.
Aleluia
Is 61, 1 (ik. Lk 4, 18an aitatua)
R/. Aleluia.
V/. Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
behartsuei
Barri Ona emotera bialdu nau. R/.
Ebanjelioa
Zeu zara
etortzekoa,
ala besteren
baten zain egon behar dogu?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 11, 2-11
Aldi haretan, Joan Bateatzaileak, kartzelan
Kristoren egiteen barri izanik, bere ikasle batzuk bialdu eutsozan itauntzera:
«Zu zara etortzekoa ala besteren baten zain egon behar dogu?»
Jesusek erantzun eutsen: «Zoaze eta esan
Joani entzuten eta ikusten dozuena: itsuek ikusten dabe eta herrenak badabiltz,
legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzuten dabe, hilak biztuten dira
eta behartsuei Barri Ona iragartzen jake. Eta zorionekoa Nigaitik galbiderik
hartzen ez dauana!»
Hareek alde egitean, Joanen gainean berba
egiten hasi jakon Jesus jenteari: «Zer ikustera urten zenduen basamortura?
Haizeak astintzen dauan kainabera? Edota zer ikustera urten zenduen? Apain
jantzitako gizona? Apain janzten diranak errege-jauregietan egoten dira. Zer
ikustera urten zenduen, bada? Profetaren bat? Baietz dinotsuet, eta profeta
baino be handiago dana. Horrexetaz dago idatzia Liburu Santuan:
Begira, neure mezularia bialtzen dot zure
aurretik,
zuri bidea prestatzera.
Bene-benetan dinotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Bateatzailea baino handiagorik. Halan be, zeruetako erreinuan txikiena ha baino handiago da».
Jaunak esana.
B urtean
I. Irakurgaia
Pozaren pozez nago Jaunagaz.
Isaias Profetaren liburutik
Is 61, 1-2a. 10-11
Jainko Jaunaren espiritua nire gainean dago,
Jaunak
igurtzi nau-eta.
Harek
bialdu nau behartsuei barri ona emotera,
bihotz-urratuak
osatzera,
katiguei
amnistia iragartzera eta giltzapetuei askatasuna;
Jaunaren
onginahi-urtea iragartzera.
Pozaren
pozez nago Jaunagaz,
neure
arima Jainkoagaz alai daukat,
salbazinoaz
jantzi nau-eta,
garaipen-soinekoz
estaldu,
koroa
janzten dauan senargaia lez,
edergailuz
apaintzen dan andragaia lez.
Lurrak
landarea emoten
eta
baratzeak hazia erneazoten dauan lez,
halan
erneazoko dau Jaunak justizia eta gorespena
nazino
guztien aurrean.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Lk 1, 46-48a. 48b-50. 53-54 (R/. Is 61, 10b)
R/. Neure arima Jainkoagaz alai daukat.
V/. Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren
pozez daukat neure barrua,
Jainkoa
da-eta nire salbazinoa,
ikusi
dau-eta mirabe honen ezereztasuna. R/.
V/. Horregaitik, dohatsu deituko deuste gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak
egin deustaz-eta Ahalguztidunak;
santua
da haren izena,
eta
haren errukia gizaldiz gizaldi
begirune
deutsoenengana. R/.
V/. Ondasunez bete ditu gose egozanak
eta
esku-hutsik bialdu aberatsak.
Lagun
etorri jako bere morroi Israeli,
bere
errukiaz gogoraturik. R/.
II. Irakurgaia
Zuen izate
osoak –espiritu, arima eta gorputz–,
errubako iraun
dagiala Jaunaren etorrera arte.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ts 5, 16-24
Senideok: Zagoze beti pozik. Egin otoitz
aspertu barik; emon eskerrak beti, horixe nahi dau-eta zuentzat Jainkoak Kristo
Jesusengan. Ez amatatu Espiritua, ez gitxietsi profeta-dohairik. Aztertu guztia
eta hartu on dana. Zaindu zeuen buruak edozelako gaiztakeriatik.
Bakea emoten dauan Jainkoak berak egin
zagiezala oso-osorik santu, eta zuen izate osoak –espiritu, arima eta gorputz–
errubako iraun dagiala, Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera arte. Leiala da dei
egin deutsuena, eta beteko dau emondako hitza.
Jaunak esana.
Aleluia
Is 61, 1 (ik. Lk 4, 18an aitatua)
R/. Aleluia.
V/. Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
behartsuei
Barri Ona emotera bialdu nau. R/.
Ebanjelioa
Zeuen artean badozue ezagutzen ez dozuen bat.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 6-8. 19-28
Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan
eban izena. Autormenerako etorria zan, argiaren autormena egitera, haren bidez
guztiek sinistu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana
baino.
Hauxe da Joan Bateatzaileak egin eban
autormena, judeguek Jerusalemdik abadeak eta levitarrak bialdu eutsoezanean
bera nor zan itauntzera.
Joanek argi eta garbi autortu eban: «Ni ez
naz Mesias». Hareek itaundu eutsoen: «Nor zara, bada? Elias ete zara?»
Joanek erantzun: «Ez». Hareek, orduan:
«Etortzekoa dan profeta ete zara?» Eta harek: «Ez».
Orduan, esan eutsoen: «Nor zara, bada?
Bialdu gaituenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?»
Joanek, orduan: «Ni, basamortuan oihuka
diharduanaren ahotsa naz: “Zuzendu bidea Jaunarentzat”, Isaias profetak esan
eban lez».
Bialdutakoen artean batzuk fariseuak ziran,
eta itaundu eutsoen: «Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez
Elias, ez etortzekoa dan profeta?»
Joanek erantzun eutsen: «Nik urez bateatzen
dot. Badozue zeuon artean, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren
datorrena; eta ni ez naz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko be».
Hau guztiau Betanian gertatu zan, Jordan
ibaiaz bestaldean, ibili be, bertan ebilen Joan bateatzen-eta.
Jaunak esana.
"C" urtean
I. Irakurgaia
Jauna pozez saltoka dabil zugaitik.
Sofoniasen Profezia liburutik
So 3, 14-18a
Egin
poz-irrintzi, Sion uri!
Egin
oihu alai, Israel!
Poztu
zaitez bihotz-bihotzez,
alaitu,
Jerusalem!
Urratu
dau Jaunak zure kontrako erabagia,
atzeratuazo
ditu zure arerioak.
Jauna,
Israelgo erregea, zure erdian dago;
ez
zara gehiago ezeren bildur izango.
Egun haretan, honan esango deutsoe
Jerusalemi:
«Ez bildur izan, Sion!
Ez
beitez jausi zure eskuak!
Jauna,
zure Jainkoa, zure erdian dago salbatzaile indartsu!
Pozaren
pozez alaitzen da zugaitik,
bere
maitasunez bizibarritzen zaitu.
Pozez
saltoka dabil zugaitik, jaiegunez lez».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Is 12, 2. 3 eta 4bcd. 5-6 (R/. 6)
R/. Egin poz-oihu,
handikiro dihardu-eta zuen alde Israelgo Santuak.
V/. Jainkoa dot salbatzaile!
Badot
uste on eta ez naz bildur,
Jauna
dot-eta indar eta kemen,
bera
neure salbazino. R/.
V/. Atarako dozue ura pozik
salbazinoaren
iturrietatik.
«Eskerrak Jaunari, dei egin haren izenari,
iragarri
haren egintzak herriei,
aldarrikatu
zein bikaina dan haren izena. R/.
V/. Kanta Jaunari, bikain jokatu dau-eta,
jakin
begie honen barri mundu osoan.
Egin
poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok,
handikiro
dihardu-eta zuen alde Israelgo Santuak». R/.
II. Irakurgaia
Hurrean da Jauna.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 4, 4-7
Senideok: Zagoze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, zagoze pozik. Ezaguna izan bedi gizaki guztientzat zuen bihotz ona. Hurrean da Jauna. Ez izan ezeren kezkarik, ostera gorabehera guztietan agertu zeuen eskabideak Jainkoari, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emonez. Eta guk pentsatu geinkena baino handiagoa dan Jainkoaren bakeak gordeko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.
Jaunak esana.
Aleluia
Is 61, 1 (ik. Lk 4, 18an aitatua)
R/. Aleluia.
V/. Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
behartsuei
Barri Ona emotera bialdu nau. R/.
Ebanjelioa
Eta guk zer egin behar dogu?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 3, 10-18
Aldi haretan, honan itauntzen eutson jenteak Joan Bateatzaileari: «Zer egin behar dogu?» Harek erantzuten eutsen: «Soineko bi dituanak emon beio bat ez daukanari, eta jatekorik daukanak egin begi gauza bera».
Etorri jakozan zergalari batzuk be bateatzera eta itaundu eutsoen: «Maisu, zer egin behar dogu?» Eta harek esan eutsen: «Ez eskatu erabagita dagoana baino gehiago».
Gudariek be itaundu eutsoen: «Eta guk zer egin behar dogu?» Harek erantzun: «Ez atara inori dirurik gogorkeriaz, ezta guzurrezko salaketaz be; ezpada ze, konformatu zaiteze daukazuen soldatarekin».
Herria zain-zain egoan eta danak ziharduen pentsatzen ez ete zan Joan Bateatzailea Mesias izango. Joanek guztiei jakin eragin eutsen: «Nik urez bateatzen zaituet; baina badator ni baino ahaltsuago dana eta ni ez naz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko be. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue. Eskuan dauka sardea, larraina garbitu eta garia garautegietara batzeko; galtzua, barriz, amatatu ez leitekean sutan erreko dau».
Honeen eta beste aholku askoren bidez, Barri Ona iragartzen eutson herriari.
Jaunak esana.
Hitzaldia
Abendualdiko 3. domeka honetako mezua poztu gaitezala da; eta emoten deuskun arrazoia, Jainkoa hurrean dala.
Pozik gagoz, senideok? Eta gure pozaren iturria Jainkoaren hurtasuna da? Zenbat bider autortu behar dogun ezetz: ez gagoz pozik; eta gitxiago da gure pozaren iturria Jainkoaren hurtasuna. Orduan? guzurretan dihardugu, ala badago beste arrazoirik? hauxe azken hau uste dot nik.
Jainkoagazko gure hartu-emonak ez dira (ez deuskue-eta holan irakatsi) konfiantzazkoak, maitatu batek bere maiteagaz daukazan hartu-emonak lez. Jainkoak dana eta danean ikusten dauala, eta txarkeria zigortu egiten dauala eta ez dogula txarkeriarik egin behar… irakatsi deuskue. Eta, zer zan txarkeria? Legea edo Arauak edo Esanak urratzea edo ez betetea; baina ez Jainkoaren "argitasunetik", irribarretik, ihes egitea, eta hagaitik ilunpetan edo tristuran jaustea.
Eta hauxe da Joan Bateatzaileak zabaltzen eta Jesusek zabalduko dauan mezuen arteko aldea: Bateatzaileak Jainko zigortzailea iragarten dau; haren zigorrari ihes egitea dagokigu; horretarako txarkeriatik aldentzea eta gure bizitzan on eginak ereitea dagokigu. Hortixik harengana hurreratzen ziranen galderak: guk zer egin behar dogu?
Jesusek, alderantziz, beste mezu bat zabaltzen dau. Baina inork ez dau onartuko, edo ulertuko, antza; edo ez dau ulertu gura izango, hori ez dalako Jainkoaren irudi benetakoa, edo ordura arte ezaguna dana. Jesusek iragarten dauan Jainkoa erabili (manipulatu) ezina da: gizaki oro maite dauana; danak dira-eta bere seme-alaba. Zigortu ezin daikena da: maitasuna dalako. Dana parkatzen dauana da: parkamena dalako.
Jainko hau ez dago gugandik urrun, geure artean baino. Horrexegaitik ez dauka inondik etorri beharrik, ez ezer emon beharrik, gu beragan garalako; haren biziak badihardualako gugan. Baina…
Ze zentzun dabe, orduan, gure zatoz, Jauna! oihuek? Horen esangurea inondik etorri behar dauala bada, ez dabe ezelango zentzurik. ondo ulertu ezkero, geure burua itxartzeko, Jainkoa geure ondoan sumatzeko eta, Jesusegaz batera, Jainkoagan Aita-Ama aurkitzeko eta haregaz konfiantzazko hartu-emonak eukiteko.
Baina Jainko hori ezin erabili geike inork bildurtzeko, ez eta geure burua engainatzeko ere. Eta bai izango dogula poz-iturri maitatuak garala sumatuko dogulako.
Geuretuko ete dogu Jesusek iragarten deuskun Jainkoa, ala,
nahiago izanik erabili daiteken Jainkoa, lehengotan jarraituko dogu,
alperreko deiek eta eskariak egiten?
Sarrera oharra
Senideok: Abendualdian aurrera goaz, eta Jainkoagandik mezu pozgarria jatorku: seme-alaba aukeratuak gaitu; eta, bera poz-emoile danez, geu ere gure senideentzako poz-iturri izan gaitezala gura dau.
Kezkaz eta atsekabez bizi gara, behar bada. Beharrezko dogu poza. Zabaldu deioguzan ateak poz-emoile dogun Jainkoari.
Sarrera abestia
Zatoz Jauna! Nausi bait
da dirua:
jendea maiz dauka zapaldua.
Entzun, Jauna, behartsuen
oihua:
Etor bedi zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Hor
gabiltza gauez gau:
piztu gugan fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argi ezazu
mundu hau:
Etor bedi zure erreinua!
____________
Damu-otoitza (Beherago, Abenduko Koroia)
Poza beste iturri batzutan bilatzeak iluntzen gaitu eta atsekabetzen. Jo daigun Jainkoaren errukira, poz-iturrira:
—Jesus Jauna, Guretzako Barri
On zarana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Jainkoaren poza dakarskuzuna, Kristo,
erruki.
—Jesus Jauna, poz-emoile egiten
gaituzuna, erruki, Jauna.
_______________
Abenduko koroia (egiten ez bada, gorago damu-otoitza)
Hirugarren kandela hau bizterakoan, Jauna, poz-emoile izateko gure gogoa biztu daizula eskatzen deutsugu; gure gizarte honek behar dauzan alaitasunaren gaurko autorleak sustatu daizuzala gure artean.
(3. kandelea bizten dan bitartean, abestu:)
Itxaropenaren Jainkoak bere Semearen mahai ingurura ekarri gaitu. Egun baten aintzazko mahai ederrean alkartu gaizala, zorionaren betetasunean.
AMEN.
Lehenengo irakurgaiari So 3, 14-18a
Atsekabe handietatik urten izanaren esperientziak atsekabe barriak gainditzeko itxaropena emoten dau. Eta profetek horren barri emon gura deutsoe herriari: Jainkoak bere herriaren poza gura daualako.
Erantzun
salmoa Is 12, 2. 3 eta 4bcd...
R/. Egin poz-oihu
handikiro
dihardu-eta
zuen alde
Israelgo Santuak.
Bigarren irakurgaiari Flp 4, 4-7
Gure pozaren iturria Jainkoaren hurtasuna sumatzea dala dinosku Paulok. Baina gure poztasun-iturriak osasuna, kontsumoa eta zalapartea badira… non jausiko ete dira hitzok?
Ebanjelioari Lk 3, 10-18
Adi Bateatzailearen mezuari: Mesiasi bidea egiteak gure
bizikerea eta jokabideak aldatzea eskatzen dau; erantzun morala baino harago
doan aldakuntzea da hau. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
Herri-otoitza
† Izurrite aldi honetan hainbeste dagoz triste, atsekabez,
bururik jaso ezinda. Izan daiguzan gogoan eskariok egiterakoan:
—Eleiza amaren alde: leku guztietan zabaldu daian Jainko
poztasuna, batez ere etsita dagozanen artean, egin daigun otoitz.
—Izurrite honek jota, gaisorik aurkitzen diranen alde: esker
oneko agertu daitezan euren zaintzaileekaz, egin
daigun otoitz.
—Gaisoen zaintzan, euren osasuna ere arriskuan jarten dabenek,
somatu daien Jainkoa ondo-ondoan, adore eta poz-emoile lez, egin daigun otoitz.
—Eleiz alkarte honen alde: gero eta urriagoak eta gitxiago
dirala ikusteak ez daizan tristetu, egoera bardinean dagozanekaz bat egin
baino, sinisten dabenaren lekuko, egin
daigun otoitz.
† Biztu gugan esker ona, Jauna, pozten gaituan erregalu lez hartu daigun bizitzak dakarskun guztia. Jesu Kristo…
Jaunartzerako
Zatoz,
Jauna, zatoz lurrera
zure
herri hau salbatzera.
1
Bakea ta justizia bialdu mundura, Jauna;
zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.
2
Okerretatik zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,
gure kateak apurtu
(urratu), bide ilunak argitu.
3
Gorroto-bideetatik aldendu gagizuz, Jauna;
alkar parkatu dagigun
emoiguzu maitasuna.
Amaieran
Aldi ilunen aurrean aurpegi alaia ipini behar dala esaten da. Badaukagu arrazoirik Jainkoagandiko errekadua hartu dogunok poz-emoile izateko, ha geugaz dago-eta. Bateatzaileak lez, autortu daigun Jainkoa dogula poz-iturri.