ABENDUALDIKO IV. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Begira, birjina umedun dago.
Isaias Profetaren liburutik
Is 7, 10-14
Egun hareetan, mezu hau emon eutson Jaunak
Akaz erregeari Isaias profetaren bidez: «Eskatu egiozu Jaunari, zeure
Jainkoari, ezaugarri bat zeuretzat, lurraren barruan nahiz zeruen goienean».
Akazek erantzun eutson: «Ez dot ezaugarririk
eskatuko, ez dot tentatuko Jauna». Orduan Isaiasek esan eban:
«Entzun, Daviden etxe:
Gitxi
deritxozue gizakientzat aspergarri izateari?
Nire
Jainkoarentzat be aspergarri izan behar dozue?
Horregaitik,
Jaunak berak emongo deutsue ezaugarria.
Begira,
birjina umedun dago eta semea izango dau;
Emmanuel
ipiniko deutso izena».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 24 [23], 1-2. 3-4b. 5-6 (R/. 7c eta10b)
R/. Badator Jauna,
bera da Errege ospetsua.
V/. Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dauana,
mundua
eta bertan bizi diranak,
harek
ezarri dau-eta itsasoen gainean,
harek
finkatu lur azpiko ibaien gainean. R/.
V/. Jaunaren mendira nork igongo?
Haren
toki santuan nor egongo?
Eskuak
errubako eta bihotza garbi dituana,
sasijainkoengana
jotzen ez dauana. R/.
V/. Holakoa bedeinkatuko dau Jaunak,
justizia
egingo deutso Jainko salbatzaileak.
Hau
da haren bila ahalegintzen dan gizaldia,
Jakoben
Jainkoaren aurpegi bila dabilena. R/.
II. Irakurgaia
Jesu Kristo,
haragiz Davidengandik jaioa,
Jainkoaren
Semea.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 1, 1-7
Ni, Paulo, Jesu Kristoren zerbitzaria,
Jainkoak deitu eta bereizi ninduan apostolu izateko eta Liburu Santuetan
profeten ahoz aurrez agindua eban bere Barri Ona iragartzeko. Barri On hau Jainkoaren
Semeari buruz da, hau da, Jesu Kristo gure Jaunari buruz: hau giza jatorriz
Daviden hazitik jaio zan; baina hilen artetik biztu dan ezkero, santu egiten
dauan Espirituak Jainkoaren Seme ahaltsu egin dau.
Jesu Kristogandik hartu genduan apostolu izateko
doea, beraren izenean jentil-herriei sinismena eroateko eta hareengan fedezko
erantzuna sortzeko, Jesu Kristoren beraren aintzarako. Hareetakoak zarie zuek
be, Erroman bizi zarien guztiok, Jainkoaren maiteok eta Jesu Kristok bere herri
santuko izatera deituok. Grazia eta bakea zuei, Jainko gure Aitagandik eta Jesu
Kristo gure Jaunagandik.
Jaunak esana.
Aleluia
Mt 1, 23
R/. Aleluia.
V/. Begira, birjinak sabelean sortu
eta
semea izango dau,
eta
Emmanuel ipiniko deutsoe izena,
«Jainkoa gugaz». R/.
Ebanjelioa
Mariagandik
jaioko da Jesus,
Daviden
ondorengo Joseren emaztea dan Mariagandik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 1, 18-24
Jesu Kristoren sortzea honan jazo zan:
Maria, Jesusen ama, Josegaz ezkontzeko berba emonda egoan eta, alkarregaz bizi
izan baino lehenago, seindun gertatu zan Espiritu Santuaren egitez. Josek,
Mariaren senarrak, gizon zintzoa zanez eta ez ebanez bere emaztea salatu gura,
ha isilean iztea erabagi eban.
Baina asmo hori gogoan erabilela, Jaunaren
aingerua agertu jakon amesetan eta esan eutson: «Jose, Daviden ondorengo hori,
ez bildur izan zeure emazte Maria etxean hartzeko, honengan sortua Espiritu
Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk “Jesus” ipiniko deutsazu
izena, ze harek salbatuko dau bere herria pekatuetatik».
Hau guztiau Jaunak profetaren ahoz esandakoa
bete zedin gertatu zan:
«Begira, birjinak sabelean sortu eta semea
izango dau,
eta
Emmanuel ipiniko deutsoe izena
(Emmanuel
izen honek “Jainkoa gurekin” esan gura dau)».
Josek, lotatik itzartu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eutson lez egin eban, eta bere etxean hartu eban emaztea.
Jaunak esana.
B urtean
I. Irakurgaia
Daviden erreinuak betiko iraungo dau Jaunaren aurrean.
Samuel bigarren liburutik
2 Sm 7, 1-5. 8b-12. 14a. 16
David erregea bere etxean bizitzen jarri eta
Jaunak inguruko arerio guztiakazko bakea emon eutsonean, hau esan eutson
erregeak Natan profetari: «Begira, ni zedrozko etxean bizi naz; Jainkoaren
kutxa, barriz, oihal-txabolan dago».
Natanek erantzun eutson erregeari: «Zoaz eta
bete zeure asmoa, Jauna zeugaz da-eta».
Baina gau haretan bertan Jaunaren hitza
etorri jakon Natani: «Zoaz eta esaiozu nire morroi Davidi: "Hau dino
Jaunak: Zuk eregi behar deustazu etxea, nire bizileku izan dadin? Neuk atara
zindudazan larreetatik, artaldeen atzetik, nire herri Israelen buruzagi izan
zeintezan. Zeugaz izan nozu, ibili zaran alde guztietan. Neuk birrindu
deutsudaz aurrean jarri jatzuzan arerio guztiak eta Neuk emongo deutsut lurreko
handikiena lako izen handia. Leku bat emongo deutsat neure herri Israeli: han
landatuko dot, bertan biziko da eta ez dau aurrerantzean estualdirik izango.
Gaizkileek ez dabe zapalduko antxina lez, neure herriaren gain buruzagiak ipini
nituanean lez. Bakea emongo deutsut arerio guztiakaz. Jaunak jakinazoten deutsu
zure jatorritik sortuko diran erregeak emongo deutsuzala.
Zeure egunak bete eta zeure gurasoakaz
atseden hartuko dozunean, ondorengoa emongo deutsut, zure erraietatik
ataratakoa, eta sendotuko dot haren erregetza. Aita izango nau harek Ni, eta
seme izango dot Nik ha.
Zure etxeak eta zure erregetzak betiko
iraungo dabe nire aurrean, eta zure errege-aulkiak sendo iraungo dau
beti"».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 89 [88], 2-3. 4-5. 27 eta 29 (R/. ik. 2a)
R/. Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti.
V/. Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut
beti,
zure
leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai,
autortzen dot:
«Betiko eraikia dago zeruan zure maitasuna,
sendo
ezarria zure leialtasuna». R/.
V/. Ituna egin dot neure aukeratuagaz,
David
neure morroiari zin eginez:
«Sendo ezarriko dot betiko zure
errege-jatorria,
Gizaldiz
gizaldi eraikiko zure errege-aulkia». R/.
V/. Harek dei egingo deust: «Zu nire aita,
nire
Jainkoa, nire hatx salbatzailea».
Beti
gordeko deutsat neure maitasuna,
sendo
eutsiko haregaz dodan itunari. R/.
II. Irakurgaia
Betidanik
ezkutuan eukan misterioa agertu dau Jainkoak.
Misterio hori
oraintxe azaldu da.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 16, 25-27
Senideok: Aintza Jainkoari, nik iragartzen
dodan Barri Onaren eta Jesu Kristori buruzko nire predikuaren arabera fedean
sendotu zaikiezan Jainkoari. Prediku honen bidez, betidanik ezkutuan eukan
misterioa agertu dau Jainkoak. Misterio hori oraintxe azaldu da, profeten
idazkiek esan eben lez, eta, betiko Jainkoaren erabagiaren arabera, herri
guztiei adierazo jake, Jainkoari fedezko erantzuna emon deioen.
Jainko horri, jakintsu bakarrari, aintza
Jesu Kristoren bitartez, gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 1, 38
R/. Aleluia.
V/. Hona hemen Jaunaren mirabea;
jazo
bekit zuk dinozun lez. R/.
Ebanjelioa
Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 26-38
Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban
Jainkoak, Nazaret eritxon Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak
Maria eban izena eta Jose eritxon Daviden jatorriko gizon bategaz ezkontzeko
berbatuta egoan.
Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan
eutson: «Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin». Ikaratu egin zan
Maria berba hareek entzutean, eta pentsatzen jarri zan, zer izan ete eitekean
halako agur ha.
Aingeruak esan eutson: «Ez bildurrik izan,
Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta
“Jesus” ipiniko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko
deutsoe, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aulkia emongo deutso;
Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez dau azkenik
izango».
Mariak esan eutson aingeruari: «Zelan
gertatu daiteke hori, ez naz inongo gizonegaz bizi-eta».
Aingeruak erantzun eutson: «Espiritu Santua
jatsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere gerizpean hartuko zaitu;
horregaitik, zugandik jaioko dana santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko
deutsoe. Hara, Elisabet zure senidea be umedun dago bere zahartzaroan, eta sei
hilabeteko dago agorra ei zana; ze, Jainkoarentzat ez da ezer ezinik».
Mariak, orduan: «Hona hemen Jaunaren
mirabea; gertatu bekit zeuk dinozunez». Eta aingeruak itzi egin eban.
Jaunak esana.
C urtean
I. Irakurgaia
Zugandik urtengo dau Israelen buruzagiak.
Mikeasen Profezia liburutik
Mi 5, 1-4a
Hauxe
dino Jaunak:
Zu,
Efratako Betleem, Judako leinuetan txikiena,
zeugandik
urtengo dau Israelen buruzagiak.
Aspaldikoa
da honen sortzea,
betiereko
egunetakoa.
Horregaitik,
itzi egingo dau Jaunak herria,
amak
umea izan dagian arte.
Orduan,
atzerrian bizirik gelditutako senideak
Israelgoengana
bihurtuko dira.
Sendo
eutsiko deutso eta artzain bizkorra izango da Jaunaren indarrez,
Jaunaren
bere Jainkoaren izen handiaz.
Nasai
biziko dira herritarrak;
handi
agertuko da-eta ha lurraren mugetaraino,
eta
bakea ekarriko dau.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 80 [79], 2acd eta 3bc. 15-16. 18-19 (R/. 4)
R/. Jainko, berbiztu gagizuz;
salbatu gaitezan, zeure begia leun agertu egizu.
V/. Entzun, Israelen artzain,
hegodun
izakien arteko tronuan zagozan horrek!
Indartu
zeure ahalmena
eta
zatorkiguz salbatzera. R/.
V/. Jainko ahalguztiduna, bihurtu, arren,
begira
zerutik, ikusi!
Hartu
egizu zeure mahatsondoaren ardura,
zaindu
zeure eskuz landatu dozuna. R/.
V/. Emoiozu eskua zeure aukeratuari,
zeure
indarrez jantzi dozun gizasemeari.
Ez
gara Zugandik inoiz aldenduko;
Zuk
bizia emongo deuskuzu
eta
guk dei egingo deutsagu zure izenari. R/.
II. Irakurgaia
Hemen nozu, Jainko, zure nahia betetzeko.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 10, 5-10
Senideok: Kristok, munduan sartzean, dino:
«Ez zenduan oparirik eta eskeintzarik nahi
izan;
baina
gorputza eratu zeunstan.
Erre-oparirik
eta pekatuen parkamen-oparirik
ez
zenduan atsegin izan.
Orduan,
esan neban:
Hemen
nozu, Jainko, zure nahia betetzeko;
hau
dago Liburuan Nitaz idatzita».
Lehenengo dino: «Ez zenduan nahi izan, ez atsegin izan, oparirik eta eskeintzarik, ez erre-oparirik, ez pekatuen parkamen-oparirik», nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan. Ondoren beste hau dino: «Hemen nozu, zure nahia betetzeko».
Lehenengo kultua kentzen dau, bigarrena jartzeko. Eta Jesu Kristok, behin betiko egin eban bere gorputzaren opariaren bidez, Jainkoaren nahia bete daualako izan gara gu sagaratuak.
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 1, 38
R/. Aleluia.
V/. Hona hemen Jaunaren mirabea;
jazo
bekit zuk dinozun lez. R/.
Ebanjelioa
Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 39-45
Aldi haretan, Maria jagi eta bizi-bizi mendi aldera joan zan, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sartuta, Elisabeti agur egin eutson.
Mariaren agurra entzun eban orduko, salto egin eutson Elisabeti seinak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zan, eta esan eban oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan deutsuna beteko dala sinistu dozulako!»
Jaunak esana.
Abn IV. /C
Senideok: Zorionak!, osasuntsu zagozelako. Loteriak urten ez badeutsue be, ze loteria handiagorik osasunez egotea baino!
Ba, sinistunontzat, badago loteria handiagorik! Baina, horixe!: sinistun izan behar! Mariagan horixe goraltzen dau Elisabetek, bera abadearen emaztea izan arren, eta Jainkoagandiko dohaia hartua izan arren… Ez ete zan sinistuna? Bai, baina… Mariaren sinismena goraltzeko, zeozer ikusiko eban harengan. Ikusiko ete leuke hori gutariko bakotxarengan?
Guk jakintzat emoten dogu gure sinismena, eta ez gara konturatzen aldikoak garala; gure sinismena hazten eta handitzen joan daitekela. Horregaitik entzuten da aldatu gura ez dauanaren ahotik: Zer, ba? Aldatu egin da Jainkoa, ala?
Jainkoak historian zehar hitz egiten dauala esan geike, eta aldi bakotxak jakin behar izango leukela hari entzuten eta erantzuten.
Mikeas profeteak aldi barriak iragarten deutsoz herriari, sinistun danarentzat pozgarriak eta zoriontsuak izango diranak. Hebertarrei egindako epistolan aurrera pauso bat emon dala ikusten dogu: Jainkoa ez dago gure eskeintzarien zain, geure zain baino.
Geure ohiturak zaintzen eta geure burua salbatzen ahalegindu beharrean geure izakereaz arduratu eta poztuko bagina, aurrera pauso handi bat emongo geuke geure sinismenaren heldutasunean eta hazkundean.
Ebanjelioan gauza eder bat aurkitu geike: Lukas ebanjelariak historiaren garrantzia gizonen eskutik lapurtu eta emakumeen esku jarten dau (Maria eta Isabel dira); sakratuen eskutik askatu eta laikoen eskuetan lotzen dau (Maria da bere sabelean daroanaz Isabelen seina jauzika jarten dauana).
Apur bat hausnartuko bagendu, ahaleginak egingo geukez gure sinismen-bizitza uste batzutatik atarateko eta bere gaurkotasunean jarteko. Orduan bai izango litzatekela gure poza loteriak emon leiguna baino handiagoa.
Jainkoak gugaz bat egiten dau; beragazko hartu-emonetara jasoten gaitu; ez dogu sakratuen eta eskeintzarien beharrik haren errukian eta maitasunean bizi izateko; eta horrexegaitik gara nor gure eleiz alkartea zaintzeko, maitatzeko eta zerbitzeko.
Sinodoa gogoan hartuko geuke; emakumeek eleizan daben egoereaz arduratuko ginateke; ez geuke negarrik egingo abaderik ez daukagula-eta, beste era batera jokatuko geukelako gure sinismenaren ospakuntzan; ardurakideagoak izango ginatekelako; Jainkoarentzako ahalik eta gehien eta onena emoten ahaleginduko ginatekelako…
Hau zoriona, senideok! Gure artera datorren eta gure artean dagola ospatzen doguna, gure Salbatzaile bihurtu da: gure zarratuetatik askatu eta bizikera barri baten biziazoten gaitu.
Hauxe da sinismenaren indarra, Isabelek Mariagan aurkitu ebana, eta gaurko mundu honek eta gure inguruak geugan aurkitu behar izango leukeana.
Eta ez dau aurkituko, betikoan jarraitzen badogu, gure poz-iturria loteria eta kontsumoa eta inguru horretako bat gehiago izatea bilatzen badogu, apurketa baten Jainkoa bilatzen badogu baino.
ABENDUALDIKO IV. DOMEKEA "C"
«Gabon honeetan
aurkitu dabe lekua ostatuan»
«Esta navidad encontraron sitio en la posada»
Sarrera oharra
Abenduaren azken txanpan sartu gara, senideok. Domeka honetako Liturgiak ekimena Jainkoarena dala iragarriko deusku. Onena litzateke, ba, Jainkoari adi egotea, eta ez horrenbeste geure amesak garatzen ahalegintzea. Adi egongo gara, ba, Dabid erregearen ametsari, baina baita Jainkoaganako Mariaren prestutasunari ere. Entzun daigun Caritasen deia. Ondo etorri.
Sarrera abestia
(EDO...)
Kanta daigun guztiok bihotza betean
gure
Salbatzailea etorri artean.
1 Gauaren
erdian da entzun deadarra:
«Erne egon gaitezan ba
dator Senarra!»
2 «Nausia ba dator-ta lapurra bezala:
Jaunaren zain guztiok aurkitu gaizala.»
† Aitaren eta Semearen…
† Hurrean dan Jauna izan bedi zuekin.
________________
Damu-otoitza (Beherago, Abenduko Koroia)
Sarriegitan gura izaten dogu Jainkoak geure amesak gauzatu daizala; ez gara geu jarten haren esanetara. Egin deiogun dei haren errukiari:
—Jesus Jauna, Jainkoaren esanetara zengozana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Jainkoaren nahia bilatzen eta gauzatzen zenduana, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, Mariaren baietzaren frutua zarana, erruki, Jauna.
_______________
Abenduko koroia (egiten ez bada, gorago damu-otoitza)
Laugarren kandela hau bizterakoan, Jauna, zure esanetara Mariaren prestutasunez jartea eskatzen deutsugu; gure gizarte honek gizakiaren zoriona dozula atsegin ezagutu daian.
(4. kandelea bizten dan bitartean, abestu:)
Itxaropenaren Jainkoak bere Semearen mahai ingurura ekarri gaitu. Egun baten aintzazko mahai ederrean alkartu gaizala, zorionaren betetasunean.
AMEN.
Mi 5, 1-4a
Harrigarria da Mikeas profetak Jainkoaz emoten deuskun irudia: gure jokabide guztiak bazterrera botaten ditu. Onartuko ete dogu holan diharduan Jainkoa?
Erantzun salmoa: Sal 80
Jainkoa goraltzen, haren handitasuna autortzen, eta, geure txikitasuna autortuz, eskatzen irakasten deusku salmo horen. Bere eskutik egin daigun otoitz.
Hb 10, 5-10
Gure ohiturea Jainkoari gauzak eskeintzea edo agintzea da. Baina Jainkoak gure gauzak barik geu ez ete gaitu gura? Ba gara geure burua eskeintzeko gauza?
Ebanjelioa (Lk 1,39-45)
Mariaren eta Isabelen, ahaide bion artean, jazoten danetik zegaz gelditu geintekez? Isabelek Mariaz egiten dauan goralpenaz? Aleluia abestuz egin deiogun harrerea, zutunik.
Herri-otoitza
† Gizakion ona eta zoriontasuna gura dauzan Jainkoaren aurrean jarri gaitezan eskale, konfiantza osoz:
—Eleizearen alde: giza handigurak baztertuz, etxe-aterpe bakoen, pobreen eta gauza ez diranen ondoan egonik iragarri daian Jainkoaren aukeratuak dirala, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Izurrite edo Pandemia honen erasoa sufritzen dabenek itxaropenik galdu ez daien eta besteon laguntza erakarri daien, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Herrialde aberatsek herrialde pobreen oihu eta garrasiak entzun daiezan, zabaldu daiezan muga-hesiak (fronterak), hareen kanpo-zorra ezabatu daien, eta mundu alkartuago baten alde lan egin daien, eskatzen deutsugu, Jauna.
—…/..(Caritasen kanpainaren arabera…)
—Otoitzean alkartu garanok, Jainkoaren ekimena onartuz, haren esanetara jarri gaitezan, Mariaren erantzun berbera emonez, eskatzen deutsugu, Jauna.
† Gizakion zorionerako gure artan gizon agertu zaran Jainkoa: onartu daigula zure ekimena, geuk ere gure senideen zoriona bilatu ahal izan daigun. Jesu Kristo…
Jaunartzerako
Zatoz, Jauna, zatoz
lurrera
zure herri hau salbatzera.
1 Bakea ta justizia bialdu mundura, Jauna;
zure jaiotzak gugana bekar poza, zoriona.
2 Okerretatik zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,
gure kateak apurtu (urratu), bide ilunak argitu.
3 Gorroto-bideetatik aldendu gagizuz, Jauna;
alkar parkatu dagigun emoiguzu maitasuna.
Amaieran
Ez gaitezan gelditu axaleko beharrizanei begira. Barrurago begituz, izan daigun Mariaren adimena, uste on osoa Jainkoagan izateko jarrita, eta, haren esanetara egonez, gure senideen zerbitzura bizi izan gaitezan.
Gabonak zorionezkoak izan daitezala.
Amaiera abestia
Alaitasuna
lurrean:
badator
egunsentia.
Alaitasuna
lurrean:
gu
salbatzera dator Jainkoa.
1 Jainko
zuzen, zintzo,
gutaz, arren erruki.
Agindu zendun Salbatzailea,
zure seme-alabori, arren bidali.