Urtarrilaren 6aren ondorengo domekan
JAUNAREN BATEOA
Badira aukerako I. eta II. irakurgaiak, B urterako, eta C urterako. Jaunaren Bateoko jaiaren ondoren, Urtean Zeharreko aldia hasiko da.
I. Irakurgaia
Hona nire zerbitzaria, atsegin dodana.
Isaias Profetaren liburutik
Is 42, 1-4. 6-7
Hauxe dino Jaunak: «Hona nire zerbitzaria,
Nik eusten deutsadana,
nire
aukeratua, atsegin dodana.
Honengan
ipini dot neure espiritua;
zuzenbidea
ekarriko deutse herriei.
Ez
dau oihu egingo, ez ahotsa goratuko,
ez dau
kaleetan entzunazoko bere berbea.
Kainabera
arrakaldua ez dau hausiko,
Ozta-ozta
biztuta dagoan argi-metxa ez dau amatatuko.
Zuzenbidea
ekarriko dau leial;
ez
dau atzera egingo, ez da hausiko,
zuzenbidea
lurrean ezarri arte;
ugarteak
haren irakaspenaren zain dagoz.
Nik,
Jaun honek, salbazino-egintzarako dei egin deutsut,
eta
eskutik heldu;
Neuk
eratu zaitut eta izentatu
herriarentzat
itun eta nazinoentzat argi izateko,
itsuen
begiak zabaldu dagizuzan,
giltzapetuak
espetxetik askatu
eta
ilunpean bizi diranak kartzelatik atara dagizuzan».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 29 [28], 1a eta 2. 3ac-4. 3b eta 9c-10 (R/. 11b)
R/. Bere herria bedeinkatuko dau
bakea emonez Jaunak.
V/. Emon Jaunari, zeruko izakiok,
emon
Jaunari ospea eta indarra,
emon
Jaunari bere izenaren ospea.
Ahuspeztu
Jaunaren aurrean,
bera
santutasunez agertzean. R/.
V/. Jaunaren ahotsa ur gainean,
Jauna
ur handien gainean.
Jaunaren
ahotsa indartsu,
Jaunaren
ahotsa dirdaitsu. R/.
V/. Jainko ospetsuak trumoia jo dau,
haren
tenpluan danek deadarka dinoe: Gora!
Uholdearen
gainetik dago Jauna jesarrita,
tronuan
jesarri da Jauna betiko errege. R/.
II. Irakurgaia
Jainkoak
Espiritu Santuaren indarraz
igurtzi eban
Jesus.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 10, 34-38
Egun hareetan honan berba egin eban Pedrok:
«Orain jaubetzen naz benetan Jainkoak ez dauala bereizkeriarik egiten, begirune
deutsana onartzen dauala baino eta beraren nahia egiten dauana, edozein
herritakoa dala be.
Harek bere hitza bialdu eutsen israeldarrei,
guztien Jauna dan Jesu Kristoren bidez bakearen Barri Ona iragarriz. Badakizue
zer jazo zan, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarri eban bateoaren
ondoren: hau da, Nazareteko Jesusena: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz
igurtzi eban, eta harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro
eban bizitza, Jainkoa beragaz eban-eta».
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Mk 9, 7
R/. Aleluia.
V/. Zabaldu zan zerua eta Aitaren ahotsa entzun
zan:
«Hauxe da nire Seme maitea. Entzuiozue». R/.
A urtean
Ebanjelioa
Jesusek, bateoa
harturik,
Jainkoaren
Espiritua ikusi eban bere gainera etortzen.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 3, 13-17
Aldi haretan, Jesus Galileatik Jordanera
etorri zan Joan Bateatzaileagana, honek bateatu egian. Joanek, barriz, ez
eutson itzi gura eta esaten eutson: «Neu naz Zuk bateatu beharrekoa, eta Zeu
zatoz nigana?»
Jesusek erantzun eutson: «Itzi oraingoz; ze
holan bete behar dogu Jainkoak gura dauan guztia». Orduan, Joanek itzi egin
eutson.
Jesusek, bateatu eta berehala, uretatik
urten eban. Horretan, zerua zabaldu zan, eta Jainkoaren Espiritua ikusi eban
uso-irudian jaisten eta bere gainera etortzen. Eta ahots hau etorri zan
zerutik: «Hauxe da nire Semea, nire maitea; hauxe dot atsegin».
Jaunak esana.
B urtean
Ebanjelioa
Zeu zara nire
Semea, nire maitea;
Zeu zaitut
atsegin.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 7-11
Aldi haretan, honan iragartzen eban Joan
Bateatzaileak: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz
inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko be. Nik urez bateatu
zaituet; harek, barriz, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue».
Egun hareetan, Galileako Nazaretetik etorri
zan Jesus, eta Joanek Jordanen bateatu eban. Eta behingoan, uretatik
urteterakoan, zerua urratzen ikusi eban Jesusek, eta Espiritu Santua
uso-irudian bere gainera jaisten.
Eta
ahots hau etorri zan zerutik: «Zeu zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut
atsegin».
Jaunak esana.
C urtean
Ebanjelioa
Jesus be bateatu
zan.
Eta otoitzean
ziharduala, zerua zabaldu zan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 3, 15-16. 21-22
Aldi haretan, herria zain-zain egoan eta
danak ziharduen pentsatzen ez ete zan Joan Bateatzailea Mesias izango. Joanek
guztiei jakin eragin eutsen: «Nik urez bateatzen zaituet; baina badator ni
baino ahaltsuago dana eta ni ez naz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko
be. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue.
Herri
guztia bateatzen ebilen baten, Jesus be bateatu zan. Eta otoitzean ziharduala,
zerua zabaldu zan, eta Espiritu Santua jatsi jakon gainera uso-irudian. Eta
berbots hau etorri zan zerutik: «Zeu zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut
atsegin».
Jaunak esana.
Aukerako irakurgaiak
JAUNAREN BATEOA
B urtean
I. Irakurgaia
Zatoze uretara, eta biziko zarie.
Isaias Profetaren liburutik
Is 55, 1-11
HAUXE dino Jaunak: «Egarri zarien guztiok,
zatoze ur bila,
etorri,
dirurik ez dozuenok be;
erosi
garia eta jan ordaindu barik, erosi ardaoa eta esnea doan.
Zergaitik
eralgi dirua, goserik itziko zaitueen janaritan,
eta
lansaria, asetuko ez zaitueen gauzatan?
Entzun
Niri arretaz, eta ondo jango dozue,
janari
gozo mamintsuz elikatuko zarie.
Etorri
Nigana eta egon adi,
entzuidazue
eta biziko zarie.
Betiko
ituna egingo dot zuekin,
Davidi
eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz.
Herrientzako
testigu jarri neban David,
nazinoen
buruzagi eta agintari.
Ezagutzen
ez zenduan herriari egingo deutsazu dei,
eta
ezagutzen ez zinduzan herria arineketan etorriko da zugana,
Jaunagaitik,
zure Jainkoagaitik,
ospez
jantzi zaituan Israelgo Santuagaitik.
Bilatu
egizue Jauna, aurkitu daiteken bitartean;
dei
egiozue, hur dagoan bitartean.
Itzi
begi gaiztoak bere bidea,
gaizkileak
bere asmo txarrak;
bihurtu
bedi Jaunagana, errukiz hartuko dau-eta,
gure
Jainkoagana, guztiz parkabera da-eta.
Nire
asmoak ez dira zuenak lakoak,
ezta
zuen jokabidea be nirea lakoa, dino Jaunak.
Zelan
zerua lurraren gainetik garai,
halan
nire jokabidea zuen jokabidearen gainetik,
nire
asmoak zuen asmoen gainetik.
Euria
eta edurra zerutik jaisten dira
eta
ez dira barriro hara bihurtzen,
lurra
ase, ernaldu eta erne barik,
ereiteko
hazia eta jateko ogia emon dagizan;
halan
egingo dau nire ahotik urtendako hitzak be:
ez
da Nigana hutsik bihurtuko,
Neuk
nahi dodana egingo dau ostera
eta
beteko Nik ezarritako helburua».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Is 12, 2. 3 eta 4bcd. 5-6 (R/. 3)
R/. Atarako dozue ura pozik
salbazinoaren iturrietatik.
V/. Jainkoa dot salbatzaile!
Badot
uste on eta ez naz bildur,
Jauna
dot-eta indar eta kemen,
bera
neure salbazino. R/.
V/. Atarako dozue ura pozik
salbazinoaren
iturrietatik.
«Eskerrak Jaunari, dei egin haren izenari,
iragarri
haren egintzak herriei,
agertuazo
zein bikaina dan haren izena. R/.
V/. Kanta Jaunari, bikain jokatu dau-eta,
jakin
begie honen barri mundu osoan.
Egin
poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok,
handikiro
dihardu-eta zuen alde Israelgo Santuak». R/.
II. Irakurgaia
Espiritua, ura eta odola.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 Jn 5, 1-9
Seme-alaba maiteok: Jesus Mesias dala
sinisten daben guztiak Jainkoagandik jaio dira, eta bizia emoten dauan Jainkoa
maite dauanak harengandik jaioa be maite dau. Beraz, Jainkoa maite badogu eta
haren aginduak betetzen badoguz, badakigu Jainkoaren seme-alabak maite
doguzana. Izan be, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetzea da. Eta haren
aginduak ez dira astunak, Jainkoagandik jaio diran guztiek garaitu egiten
dabe-eta mundua. Eta hau da munduaren gain garaipena emoten deuskuna: geure
sinismena.
Zein da mundua garaitzen dauana, Jesus
Jainkoaren Semea dala sinisten dauana baino? Hau da bateoko uraz eta heriotzako
odolaz etorri zana, Jesu Kristo; ez uraz bakarrik, uraz eta odolaz baino. Eta
Espiritua da honetaz autormen egiten dauana, Espiritua egia da-eta. Honan,
bada, hiru dira autormen egiten dabenak: Espiritua, ura eta odola, eta hirurak
bat datoz.
Gizakien autormena ontzat emoten badogu, balio handiagokoa da Jainkoaren autormena, eta Jainkoak bere Semeaz egiten dau autormen.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Jn 1, 29
R/. Aleluia.
V/. Ikusi eban Joan Bateatzaileak
Jesus
beragana etortzen eta esan eban:
«Hona hemen Jainkoaren Bildotsa,
hona
munduko pekatua kentzen dauana». R/.
Ebanjelioa
Zeu zara nire
Semea, nire maitea;
Zeu zaitut
atsegin.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 7-11
Aldi haretan, honan iragartzen eban Joan
Bateatzaileak: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz
inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko be. Nik urez bateatu
zaituet; harek, barriz, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue».
Egun hareetan, Galileako Nazaretetik etorri
zan Jesus, eta Joanek Jordanen bateatu eban. Eta behingoan, uretatik
urteterakoan, zerua urratzen ikusi eban Jesusek, eta Espiritu Santua
uso-irudian bere gainera jaisten.
Eta
ahots hau etorri zan zerutik: «Zeu zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut
atsegin».
Jaunak esana.
Aukerako irakurgaiak
JAUNAREN BATEOA
C urtean
I. Irakurgaia
Jaunaren aintza
agertuko da
eta gizaki
guztiek ikusiko dabe.
Isaias Profetaren liburutik
Is 40, 1-5. 9-11
«Kontsolatu egizue, kontsolatu nire herria,
dino Jainkoak.
Egin
berba bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu:
betea
dauala bere morroialdia, ordaindua bere erruen zorra,
Jaunaren
eskutik hartu dau-eta bere pekatu guztien ordain betea».
Ahots
bat dabil oihuka:
«Prestatu basamortuan bidea Jaunari;
zelaitu
eremuan galtzada gure Jainkoari.
Bete
daitezala haranak, beheratu mendi eta muinoak;
bardindu
daitezala malkarrak, zelaitu lur-maldak.
Orduan
Jaunaren aintza agertuko da,
eta
gizaki guztiek batera ikusiko dabe
-Jaunak
berak esan dau–».
Igon
mendi-gailurrera, Siongo mezularia;
egin
deadar handi, Jerusalemgo mezularia;
egin
deadar, ez bildur izan.
Esan
Judako uriei:
«Hona hemen zuen Jainkoa.
Hara,
indarrez jantzita dator Jainko Jauna,
eta
haren besoa nagusi da.
Hara,
beragaz dakar garaipen-agiria
eta
bere aurretik berak askaturiko herria.
Artzainak
lez zaintzen dau artaldea:
bildotsak
besoan hartu eta altzoan eroaten ditu,
ardi-ama
barriak arduraz gidatzen».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 104 [103], 1b-2. 3-4. 24-25. 27-28. 29-30 (R/. 1)
R/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna!
Ene Jainko, bai handia zarala!
V/. Jauna, ene Jainkoa, bai handia zarala!
Distiraz
eta handitasunez zagoz jantzita,
argiz
inguratuta, soinekoz lez.
Oihal-txabola
lez zabaltzen dozu zerua. R/.
V/. Uren gainean jasotzen dozuz zeure goi-gelak,
zeure
karroza egin hodeiak,
haize-hegaletan
zabiltz.
Haizeak
dozuz mezulari,
sugarra
zerbitzari. R/.
V/. Bai ugariak, Jauna, Zuk eginak!
Danak
jakituriaz egin dozuz,
zure
sorkariz betea dago lurra.
Horra
itsasoa, handi eta zabal;
hor
dabiltz bor-bor, ezin konta ahala,
bizidun
txiki eta handiak. R/.
V/. Danak zure zain dagoz,
bere
sasoian Zuk jaten emoteko zain;
Zuk
emon, eta hareek harrapatzen dabe,
Zuk
eskua zabaldu, eta ondasunez betetzen dira. R/.
V/. Zuk aurpegia gorde, eta hareek ikara dira,
Zuk
arnasa kendu, eta hil egiten dira,
hauts
izatera bihurtzen.
Zuk
arnasa bialdu, eta barriro sortzen dira,
barritu
egiten dozu lurbira. R/.
II. Irakurgaia
Salbatu egin
gaitu, jaiotza barria emoten dauan garbikuntzaz
eta Espiritu
Santuak eragiten dauan barrikuntzaz.
San Paulo Apostoluak Titori egindako epistolatik
Tt 2, 11-14; 3, 4-7
Anaia maitea: Agertu da Jainkoaren
onginahia, gizon-emakume guztien salbazinorako. Honek Jainko bako bizitzari eta
munduko grina txarrei uko egiten irakasten deusku, eta neurriz, zuzentasunez
eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen, gure itxaropen zoriontsua noiz
beteko zain, Jesu Kristo Jainko handia eta gure salbatzailea aintzaz beterik
noiz agertuko zain. Harek bere burua emon eban gugaitik, gu gaiztakeria
guztietatik askatu eta garbi egiteko, haren herri berezi izan gaitezan, on egin
zale.
Jainko gure salbatzailearen bihotz ona eta
onginahia agertu danean, salbatu egin gaitu; ez guk egindako zuzenbidezko
egintzakaitik, bere errukiagaitik baino, jaiotza barria emoten dauan
garbikuntzaz eta Espiritu Santuak eragiten dauan barrikuntzaz. Espiritu hori oparo
isuri deusku Jainkoak, Jesu Kristo gure salbatzailearen bitartez. Holan,
onginahi hutsez Jainkoak zuzen egin gaituala, itxaroten dogun betiko biziaren
oinordeko egin gara.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Lk 3, 16
R/. Aleluia.
V/. Badator ni baino ahaltsuago dana,
esan
eban Joan Bateatzaileak;
harek
Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue. R/.
Ebanjelioa
Jesus be
bateatu zan.
Eta otoitzean
ziharduala, zerua zabaldu zan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 3, 15-16. 21-22
Aldi haretan, herria zain-zain egoan eta
danak ziharduen pentsatzen ez ete zan Joan Bateatzailea Mesias izango. Joanek
guztiei jakin eragin eutsen: «Nik urez bateatzen zaituet; baina badator ni
baino ahaltsuago dana eta ni ez naz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko
be. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue.
Herri guztia bateatzen ebilen baten, Jesus
be bateatu zan. Eta otoitzean ziharduala, zerua zabaldu zan, eta Espiritu
Santua jatsi jakon gainera uso-irudian. Eta berbots hau etorri zan zerutik:
«Zeu zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut atsegin».
Jaunak esana.