Abendualdiko astegunak
Abenduaren 17tik 24ra
Ondorengo irakurgai honeek dagokien egunean aldarrikatuko dira. Egun hori domeka gertatu delako, irakurri barik geldituko diranak, aurreko egunean zein hurrengoan irakurri daitekez, berariaz urte honetan domekan aldarrikatuak izan diran irakurgaien ordez.
Abenduaren 17an
I. Irakurgaia
Errege-makila ez da Judagandik aldenduko.
Hasiera liburutik
Has 49, 1-2. 8-10
Egun hareetan, Jakobek bere semeei dei egin
eta esan eutsen: «Batu zaiteze nire inguruan, gerora jazoko jatzuena iragarri
deizuedan. Zatoze eta entzun, ene semeok, entzun zeuen aita Israeli:
Juda,
zeure senideek goratuko zaitue,
arerioei
eskua jarriko deutsezu lepoan,
zure
aitaren semeak ahuspeztuko jatzuz.
Lehoi
gaztea zara zu, Juda!
Ehizatik
bihurtu zara, ene seme!
Makurtu
eta luze etzuten da,
lehoia
lez, lehoi emea lez.
Nor
ausartu horreri aurre egitera?
Errege-makila
ez da Judagandik aldenduko,
ezta
aginte-makila be haren belaun artetik,
horreen
jaube dana etorri arte:
herri
guztiek hari obedituko deutsoe».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 72 [71], 1-2. 3-4ab. 7-8. 17 (R/. ik. 7)
R/. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
eta bakea ugari betieran.
V/. Ene Jainko, emoiozu zeure zuzentasuna
erregeari,
zeure
justizia erregearen semeari.
Gobernatu
begi zure herria justiziaz,
zure
dohakabeak zuzenbidez. R/.
V/. Ekarri begioe mendiek herriari bakea
eta
muinoek justizia.
Babestu
begiz herriko dohakabeak,
salbatu
begiz behartsuak. R/.
V/. Haren egunetan, loratu bedi justizia,
ugaritu
bakea, iretargia amatatu arte.
Izan
bedi nagusi itsasotik itsasoraino,
lurraren
bazter batetik besteraino. R/.
V/. Iraun begi haren izenak betiko,
zabaldu
bedi haren ospea eguzkiak dirauan arte.
Bedeinkatuak
izango dira harengan nazino guztiak,
zoriontsu
autortuko dabe bera. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Goi-goikoaren jakituria,
dana
bizkor eta gozo antolatzen dozuna!
Zatoz
eta erakutsi egiguzu salbazino-bidea. R/.
Abendualdian hilaren 17tik 24a arteko astegun bakotxerako jarrita dagoan aleluia-txatalaren ordez, beste bat hartu daiteke hurrengo orrian datozenetatik.
Ebanjelioa
Daviden ondorengo Jesu Kristoren jatorria.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 1, 1-17
Abrahamen eta Daviden ondorengo dan Jesu
Kristoren jatorri-liburua.
Abrahamek Isaak sortu eban, Isaakek Jakob,
Jakobek Juda eta haren anaiak; Judak Tamarrengandik Fares eta Zara sortu
zituan, Faresek Esrom, Esromek Aram, Aramek Aminadab, Aminadabek Naason,
Naasonek Salmon; Salmonek Rahabengandik Booz sortu eban, Boozek Rutengandik
Obed, Obedek Jese, Jesek David erregea.
Davidek Uriasen emazte izanagandik Salomon
sortu eban, Salomonek Roboam, Roboamek Abia, Abiak Asaf, Asafek Josafat,
Josafatek Joram, Joramek Ozias, Oziasek Joatam, Joatamek Akaz, Akazek Ezekias,
Ezekiasek Manases, Manasesek Amon, Amonek Josias; eta Josiasek Jekonias eta
honen anaiak sortu zituan, isrraeldarrak Babiloniara erbesteratu ebezan
sasoian.
Eta Babiloniako erbestealdi ostean,
Jekoniasek Salatiel sortu eban, Salatielek Zorobabel, Zorobabelek Abiud,
Abiudek Eliakim, Eliakimek Azor, Azorrek Sadok, Sadokek Akim, Akimek Eliud,
Eliudek Eleazar, Eleazarrek Matan, Matanek Jakob; Jakobek, barriz, Jose sortu
eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritxona.
Beraz, hamalau gizaldi izan ziran guztira
Abrahamengandik Davidenganaino, hamalau gizaldi Davidengandik Babiloniako
erbestealdiraino, eta hamalau gizaldi Babiloniako erbestealditik Kristoganaino.
Jaunak esana.
Iruzkina
Abendualdiko 4. aste hau Jainkoaren prestakuntzak ezagutzeko izango da. Jaiotzaren prestakuntzarako azken egunetan gagoz eta ondo legoke Jainkoaren asmoak ezagutzea eta hareekin bat egitea.
Hasiera liburuko irakurgaiak Jakoben testamentua iragarri deusku. Eta ebanjelioko genealogian aurkitu behar dogu guk Jainkoaren guganako asmoa.
Mateoren testu honetan ezer azpimarratzekotan hurrengo gauzok azpimarratuko geukez:
—Jainkoak era naturalean jokatzen dau bere salbamen asmoa gauzatzeko: apartekotasun eta harrigarritasun barik; historiaren ildoan;
—Jesusengan sorkuntza barriari emoten jako hasierea. Bera da, gizaki lez, Abrahamen jatorrikoa. Hau da: ondorio guztiekaz giza-familia batekoa, eta arraza, enda eta kultura batekoa;
—Dabiden jatorriko lez, herri harek itxaroten eban Mesias;
—Eta bere gizatasunean sakoneraino heldu zanez, Jainkoaren agerpen ber-bera: Jainkoaren Semea, edo gizaki izateko Jainkoak dauan erea.
Hementxe dago, ba, Mateoren esanetan, guretzako salbazinoa: Jesusen antzera geuk ere gizatasunean sakontzean. Ez daigun, ba, Jesus, Jainko bihurtuz bere gizatasun barik itzi; edo haren azalean geratuz, Jainkotasun barik.
Jainkoak gizaki osokoak gura gaitu: bere seme-alaba.
Abenduaren 18an
I. Irakurgaia
Legezko ondorengoa sortuko deutsat Davidi.
Jeremias Profetaren liburutik
Jr 23, 5-8
Hauxe dino Jaunak: «Badatoz egunak,
eta
egun horreetan legezko ondorengoa sortuko deutsat Davidi.
Errege
zentzundun lez gobernatuko dau
eta
zuzenbidea eta justizia ezarriko dauz lurrean.
Haren
egunetan Juda salbatuko da eta Israel seguru bizi izango.
Eta
izen hau emongo deutsoe: "Jauna gure justizia".
Datozan egun horreetan, dino Jaunak, jenteak
ez dau honan zin egingo: "Ala Jauna, israeldarrak Egiptotik atara ebazana!", beste era honetara baino: "Ala Jauna, Israelgo seme-alabak
iparraldetik eta banatuta eukozan alde guztietatik atara eta euren lurrean
bizi izateko ekarri ebazana!"»
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 72 [71], 1-2. 12-13. 18-19 (R/. ik. 7)
R/. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
eta bakea ugari betieran.
V/. Ene Jainko, emoiozu zeure zuzentasuna
erregeari,
zeure
justizia erregearen semeari.
Gobernatu
begi zure herria justiziaz,
zure
dohakabeak zuzenbidez. R/.
V/. Berak libratuko dau oihuka diharduan
behartsua,
nork
lagundurik ez dauan dohakabea.
Erruki
izango deutse gizajo eta behartsuei,
bizia
salbatuko pobreei. R/.
V/. Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa,
mirarigile
bakarra!
Bedeinkatua
betiko haren izen ospetsua!
Bete
begi haren aintzak lurbira osoa! Amen, amen! R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Israel herriaren Artzaina,
Moisesi
legea Sinai mendian emon zeuntsana!
Zatoz
eta askatu gagizuz zeure beso indartsuaz. R/.
Ebanjelioa
Mariagandik
jaioko da Jesus,
Daviden
ondorengo Joseren emaztea dan Mariagandik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 1, 18-24
Jesu Kristoren sortzea honan jazo zan:
Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko berba emonda egoan eta, alkarregaz
bizi izan baino lehenago, seindun gertatu zan Espiritu Santuaren egitez. Josek,
Mariaren senarrak, gizon zintzoa zanez eta ez ebanez bere emaztea salatu gura,
ha isilean iztea erabagi eban.
Baina asmo hori gogoan erabilela, Jaunaren
aingerua agertu jakon amesetan eta esan eutson: «Jose, Daviden ondorengo hori,
ez bildur izan zeure emazte Maria etxean hartzeko, honengan sortua Espiritu
Santuagandik dator-eta. Semea izango dau, eta zuk “Jesus” ipiniko deutsazu
izena, ze harek salbatuko dau bere herria pekatuetatik».
Hau guztiau Jaunak profetaren ahoz esandakoa
bete zedin gertatu zan:
«Begira, birjinak sabelean sortu eta semea
izango dau,
eta
Emmanuel ipiniko deutsoe izena
(Izen
honek “Jainkoa gurekin” esan gura dau)».
Josek, lotatik itzartu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eutson lez egin eban, eta bere etxean hartu eban emaztea.
Jaunak esana.
Iruzkina
Salbazino egintzan Jainkoarena dala ekimena dinogu. Hasi da urratsak emoten; edo geuk emoten doguz haren egintzez jabetzeko urratsak, Jainkoak eten barik dihardu-eta.
Irakurten dogun ebanjelio zati hau irakurriena izango da, behar bada, eta ez hain ondo ulertua, giza erara eta ez sinismen erara irakurten dogulako, eta giza erara ulertu gura.
Jainkoaz ezer gitxi dakigu; ezer ere ez. Baina hari buruz berba egin barik ezin geintekez gelditu, haregazko gure hartu-emonen barri emon beharra daukagu.
Hau dala-eta, Jesusengan jazoten dan guztia Jainkoaren Espirituaren eragina dala ulertzea ez jaku gatx egiten. Baina Espirituak Joseren eginkizuna ordezkatzen dauala uste badogu, astakeria handiagorik ezin pentsatu daitekela euki behar dogu argi.
Ebanjelariak Jesusen apartekotasuna iragarri gura deusku, eta ordukoek euken hizkeraz, irudiez, usteez emoten deusku. Geure aldetik ere jarri daigun beste apurren bat —hau ere mugatua izan arren— eta aurkitu daigun kontakizun honek bere sakonean daroan egia.
Jesusengan Jainkoaren Espirituak dihardu; eta gizaki bakotxarengan ere bai. Jesusen apartekotasuna Espirituaren eraginez bizi izatea zan. Geuk ere beste horrenbeste egingo bagendu…
Abenduaren 19an
I. Irakurgaia
Aingeruak Samsonen jaiotza iragarri.
Epaileak liburutik
Ep 13, 2-7. 24-25a
Egun hareetan, bazan Tzoran Manoah izeneko
gizon bat, Danen leinukoa; haren emaztea agorra zan eta ez eban umerik. Behin
baten, emazteari Jaunaren aingerua agertu eta esan eutson: «Agorra zara, bai,
eta ume bakoa; baina begira, umedun gelditu eta semea izango dozu. Hemendik
aurrera ez edan ardaorik, ez edari bixigarririk, eta ez jan ezer kutsaturik,
umedun gelditu eta semea izango dozu-eta. Ez deutsoe ulerik moztu behar, umeak
amaren sabeletik "nazireu" izan behar dau-eta, Jainkoarentzat
sagaratua. Bera hasiko da Israel filistearren menpetik askatzen».
Joan zan emaztea senarragana eta esan
eutson: «Jainkoaren gizon bat etorri jat. Jainkoaren aingeruaren itxura eban,
benetan izugarria. Ez deutsat itaundu nondik etorren; berak be ez deust esan
bere izena. Baina hau esan deust: "Begira, umedun gelditu eta semea izango
dozu. Hemendik aurrera, beraz, ez edan ardaorik, ez edari bixigarririk, eta ez
jan ezer kutsaturik; amaren sabeletik heriotzaraino umeak "nazireu"
izan behar dau-eta, Jainkoarentzat sagaratua"».
Emazteak semea izan eban eta Samson ipini
eutson izena. Hazi zan umea, eta Jaunak bedeinkatu eban, eta Jaunaren espiritua
Samsoni eragiten hasi zan.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 71 [70], 3-4a. 5-6ab. 16-17 (R/. ik. 8a)
R/. Zure gorespenaz betea neban ahoa
zure ospea kantatzeko.
V/. Izan zakidaz hatx babesle,
nora
jo izan dagidan beti;
ni
salbatzea erabagi dozu,
Zeu
zaitut-eta neure hatx eta gaztelu.
Ene
Jainko, askatu nagizu gaiztoaren eskutik. R/.
V/. Zeu zaitut-eta, Jauna, neure itxaropen,
Zeu,
ene Jauna, neure konfiantza gaztetatik.
Zeu
izan zaitut euskarri amaren sabeletik,
Zeu
neure indar amaren erraietatik. R/.
V/. Jainko Jaunaren egintza bikainak ditut
iragarriko,
zeurea
bakarrik dan salbazinoa iragarriko.
Ene
Jainko, gaztetatik irakatsi deustazu,
eta
gaur arte iragarri ditut zure egintza harrigarriak. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Jeseren zuhaitz-hondoko kimu barria,
herri
guztien ikurrintzat jarria!
Zatoz
eta salbatu gagizuz; ez luzatu. R/.
Ebanjelioa
Gabriel
aingeruak
Joan
Bateatzailearen jaiotza iragarri.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 5-25
Judeako errege Herodesen egunetan, bazan
Zakarias izeneko abade bat, Abiaren abade-sailekoa; haren emaztea Aaronen
ondorengoa zan eta Elisabet eban izena. Biak zintzoak ziran Jainkoaren aurrean,
eta Jaunaren agindu eta lege guztiak huts egin barik betez bizi ziran. Ez euken
umerik, ze, agorra zan Elisabet eta biak urteetan aurreratuak.
Behin baten, Zakarias bere sailekoakaz
Jainkoaren aurrean abade-zerbitzua egiten ebilela, Jaunaren santutegian sartzea
egokitu jakon, abadeen ohituren arabera, intsentsua eskeintzera. Intsentsua
eskeintzen ziharduan bitartean, herri osoak otoitzean ziharduan atarian.
Horretan, Jaunaren aingerua agertu jakon Zakariasi, intsentsu-altararen
eskumaldean zutunik. Ha ikustean, ikaratu egin zan Zakarias eta bildurrak hartu
eban.
Aingeruak, ostera, esan eutson: «Ez bildur
izan, Zakarias, ze entzun dau Jainkoak zure eskaria. Zure emazte Elisabetek
semea emongo deutsu, eta zuk “Joan” ipiniko deutsazu izena. Poz handia izango
da zuretzat, eta haren jaiotzak jente asko poztuko dau, Jaunaren aurrean handia
izango da-eta. Ez dau edango ardaorik, ez edari bizigarririk. Espiritu Santuaz
beteko da amaren sabelean bertan. Israeldar asko bihurtuko dau Jaunagana,
bere Jainkoagana; Jaunaren
aurretik etorriko da, Eliasen espirituaz eta
indarrez,
gurasoak seme-alabakaz adiskidetzeko, okerrei zintzoen sena emoteko eta
Jaunarentzat herri egokia prestatzeko».
Zakariasek esan eutson aingeruari: «Zelan
jakin daiket hori gertatuko dana? Ze, ni zaharra naz, eta nire andrea be
urteetan aurreratua».
Aingeruak erantzun eutson: «Ni Gabriel naz,
Jainkoaren aurrean zerbitzari nagoana; harek bialdu nau zuri berba egitera,
barri on hau emoteko. Baina begira, mutu geldituko zara, berbarik egin ezinik,
honeek gertatu artean, ze, ez dozuz sinistu nire berbak, bere sasoian beteko
diran hitzak».
Bitartean, herria Zakariasen zain egoan,
harrituta, santutegian hainbeste luzatzen ebalako. Urten ebanean, ezin eutsen
berba egin, eta konturatu ziran ikuskariren bat izan ebala santutegian. Bera
keinuka ebilken, mutu jarraitzen eban-eta.
Tenpluko bere zerbitzu-egunak amaituta, etxera
joan zan. Egun batzuren buruan, haren emazte Elisabet seindun gelditu zan; bost
hilabetez etxetik urten barik egon zan, eta bere kolkorako inoan: «Hara zer
egin dauan Jaunak nire alde, jentearen aurrean neban lotsa kendu gura izan
dauanean».
Jaunak esana.
Iruzkina
Herri baten gizakiren batek apartekotasuna izan dauala iragarteko bere erea aurkitzen dau Israelgo herriak. Harengan Jainkoaren indarrak diharduala argi geratu daiten aparteko jaiotza jarten deusku.
Seme-alaba bako senar-emazteak dira gurasoak, zintzoak, jainkozaleak…, baina agorra emakumea, edo zahartzaroan sartua. Jainkoagandiko mezua hartuko dau; halan bedeikatzen dau eta saritzen Jainkoak hareen zintzotasuna. Eta jaioten danak zeregin handia izango dau herrian.
Halantxe prestatzen dau Jainkoak gure artean gizaki jaiotea, maila horretan baina ezin daitekezalako emon gizakion eta Jainkoaren arteko hartu-emonak.
Ebanjelioko kontakizunean beste hauxe ere aurkitu geike: zintzoa eta jainkozale izan arren, eta kultu-buru ere bai, zalantzak, ez-baiak euki daitekezala.
Jainkoagazko hartu-emonetan, ba, dana ez dago argi, dana ez da ziurra; fede gauzea da. Hau da: Jainkoagan fidatuz gauzatuko dira haren guganako asmoak.
Kontakizunotan, ba, ez gaitezan azalean geratu. Jo daigun esangurara. Ikusi daigun guztiz hartuta gure burua. Eta eroan gaizala horrek, uste on osoa Jainkoagan jartera, gure izaera makala eta mugatua aintzat hartzera, eta gugan Jainkoaren Espirituari jarduten iztera. Hortixik dator salbazino frutua.
Abenduaren 20an
I. Irakurgaia
Begira, birjina umedun dago.
Isaias Profetaren liburutik
Is 7, 10-14
Egun hareetan, mezu hau emon eutson Jaunak
Akaz erregeari Isaias profetaren bidez: «Eskatu egiozu Jaunari, zeure
Jainkoari, ezaugarri bat zeuretzat, lurraren barruan nahiz zeruen goienean».
Akazek erantzun eutson: «Ez dot ezaugarririk
eskatuko, ez dot tentatuko Jauna». Orduan Isaiasek esan eban:
«Entzun, Daviden etxe:
Gitxi
deritxozue gizakientzat aspergarri izateari?
Nire
Jainkoarentzat be aspergarri izan behar dozue?
Horregaitik,
Jaunak berak emongo deutsue ezaugarria.
Begira,
birjina umedun dago eta semea izango dau;
Emmanuel
ipiniko deutso izena».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 24 [23], 1-2. 3-4ab. 5-6 (R/. ik. 7c eta 10c)
R/. Badator Jauna:
bera da errege ospetsua.
V/. Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dauana,
mundua
eta bertan bizi diranak,
harek
ezarri dau-eta itsasoen gainean,
harek
finkatu lur azpiko ibaien gainean. R/.
V/. Jaunaren mendira nork igongo?
Haren
toki santuan nor egongo?
Eskuak
errubako eta bihotza garbi dituana,
sasijainkoengana
jotzen ez dauana. R/.
V/. Holakoa bedeinkatuko dau Jaunak,
justizia
egingo deutso Jainko salbatzaileak.
Hau
da haren bila ahalegintzen dan gizaldia,
Jakoben
Jainkoaren aurpegi bila dabilena. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Daviden etxeko giltza,
betiko
erreinuko ateak edegiten dozuzana!
Zatoz
eta askatu egizuz
ilunpean
giltzapetuta dagozanak. R/.
Ebanjelioa
Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 26-38
Handik sei hilabetera, Gabriel aingerua
bialdu eban Jainkoak, Nazaret eritxon Galileako herri batera, birjina
batengana; birjinak Maria eban izena eta Jose eritxon Daviden jatorriko gizon
bategaz ezkontzeko berbatuta egoan.
Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan
eutson: «Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin». Ikaratu egin zan
Maria berba hareek entzutean, eta pentsatzen jarri zan, zer izan ete eitekean
halako agur ha.
Aingeruak esan eutson: «Ez bildurrik izan,
Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta
“Jesus” ipiniko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko
deutsoe, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aulkia emongo deutso;
Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez dau azkenik
izango».
Mariak esan eutson aingeruari: «Zelan
gertatu daiteke hori, ez naz inongo gizonegaz bizi-eta».
Aingeruak erantzun eutson: «Espiritu Santua
jatsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere gerizpean hartuko zaitu;
horregaitik, zugandik jaioko dana santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko
deutsoe. Hara, Elisabet zure senidea be umedun dago bere zahartzaroan, eta sei
hilabeteko dago agorra ei zana; ze, Jainkoarentzat ez da ezer ezinik».
Mariak, orduan: «Hona hemen Jaunaren
mirabea; gertatu bekit zeuk dinozunez». Eta aingeruak itzi egin eban.
Jaunak esana.
Iruzkina
Abendualdiko azken astean gagozala ez daigun begi bistatik galdu orain arte esandako gaza batzuk, hurrengoak ulertu gura badoguz:
—Jainkoak daroa ekimena.
—Harek bere erea dauka gauzak egiteko.
—Sinistunak horren barri emon gura dau, bere hizkerea mugatua eta laburra dala badakian arren.
—Ez dogu Jainkoa geure esanetara jarri behar, gure ezinak berak konpondu daizan; geu jarten bagara haren esanetara loratuko da Salbazinoa: lotura guztietatik askatuta ikusiko dogulako gure burua.
Akaz erregeari aukerea emon jakon. Maltzurkeriaz erantzuten dau Jainkoa ez dauala tentatuko esanez, ordura arte (gauzak txarto joakoz orain) bereak eta bi egin dauzanak.
Ebanjelioan ere Jainkoa ikusten dogu ekimena eskuratzen. Izan dogu prestakuntzen barri kontakizun ederren bidez. Azkenetan gagoz orain, eta aparteko eran kontatu behar da hur dagoana. Ez gaitezan irudietan geratu; heldu gaitezan hareen esangurara.
Jainkoak ez dau ahaztuta bere herria. Aukeren bila ibili dala esan daiteke, eta Mariarengan aurkitu dauala bila ebilana.
Honek ez daukaz gauzak argi. Baina, bere apaltasunean, galdetu egiten dau. Eta, proposamena Jainkoagandik datorrela ziurtatzean, ezelango baldintza barik emongo dau BAIetza.
Ahaleginduko bagina zalantzak argitzen, Jainkoari ezelango baldintza bako BAIetza emoteko! Horra Salbazinoa!
Abenduaren 21ean
I. Irakurgaia (1. aukera) (2. aukerara)
Hara non
datorren,
mendiz mendi
arineketan, nire maitea.
Kantarik Ederrena liburutik
Kt 2, 8-14
Nire maitearen ahotsa!
Hara
non datorren, mendiz mendi arineketan,
gainerik
gain saltoka;
gazela
dirudi nire maiteak, oreinkumea.
Gure
hormaren atzean gelditu da,
leihotik
zelatan, sare artetik begira.
Hau dinost maiteak:
«Jagi zaitez, ene maite hori,
ene
eder hori, eta zatoz.
Igaro
da negua;
atertu
dau, joan dira euriak;
agertu
dira lorak gure lurrean,
heldu
da kanturako sasoia,
entzuten
da usakumearen urruma gure lurrean.
Hasia
da muskiltzen pikondoa,
usaina
zabaltzen mahats-kimuak.
Jagi,
ene maite hori, ene eder hori,
zatoz
nigana.
Hatx-zuloetako
nire usoa,
horma-zuloetakoa:
ikusi
dagidala zure irudia,
entzun
dagidala zure ahotsa!
Gozoa
da-eta zure ahotsa,
ederra
zure irudia!»
Jaunak esana.
I. Irakurgaia (2. aukera) (1. aukerara)
Jauna, Israelgo erregea, zure erdian dago.
Sofoniasen Profezia liburutik
So 3, 14-18a
Egin poz-irrintzi, Sion uri!
Egin
oihu alai, Israel!
Poztu
zaitez bihotz-bihotzez,
alaitu,
Jerusalem!
Urratu
dau Jaunak zure kontrako erabagia,
atzeratuazo
ditu zure arerioak.
Jauna,
Israelgo erregea, zure erdian dago;
ez
zara gehiago ezeren bildur izango.
Egun haretan, honan esango deutsoe
Jerusalemi:
«Ez bildur izan, Sion!
Ez
beitez jausi zure eskuak!
Jauna,
zure Jainkoa, zure erdian dago salbatzaile indartsu!
Pozaren
pozez alaitzen da zugaitik,
bere
maitasunez bizibarritzen zaitu.
Pozez
saltoka dabil zugaitik, jaiegunez lez».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 33 [32], 2-3. 11-12. 20-21 (R/. 1a eta 3a)
R/. Egin poz-oihu, zintzook, Jaunari,
kanta egiozue kantu barria.
V/. Ospatu Jauna zitaraz,
jo
harentzat hamar hariko harpa.
Kantatu
egiozue kantu barria,
jo
trebetasunez irrintzi eginez. R/.
V/. Jaunaren asmoak, barriz, betiko dirau,
haren
burubideek gizaldiz gizaldi.
Zorionekoa,
Jauna Jainko dauan nazinoa,
harek
bere ondaretzat aukeratu dauan herria. R/.
V/. Guk Jaunagan dogu esperantza,
bera
dogu laguntzaile eta babesle.
Harengan
pozten da gure bihotza,
haren
izen santuan dogu konfiantza. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Emmanuel, gure erregea eta legegilea!
Zatoz
eta salbatu gagizuz,
Jauna,
gure Jainkoa. R/.
Ebanjelioa
Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 39-45
Aldi haretan, Maria jagi eta bizkor-bizkor
mendi aldera joan zan, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sartuta,
Elisabeti agur egin eutson.
Mariaren agurra entzun eban orduko, salto
egin eutson Elisabeti seinak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zan, eta
esan eban oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure
sabeleko frutua. Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure
agurra nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean.
Zorionekoa zu, Jaunak esan deutsuna beteko dala sinistu dozulako!»
Jaunak esana.
Iruzkina
Ai, Jainkoa holangoxea ezagutuko bagendu! Baina nahiago dogula onak saritzen eta txarrak gaitzesten dauan Jainkoa emoten dogu.
Hemen ezagutzera emoten jakuna, ostera, bere herriaren (gizaki guztien) poza, zoriona dana da.
Jainkoa gure kateak eteten dator, ez gu esklabo bihurtzen. Gu (guztiok) pozbideetan jarten dator: ez gaitu lur-jota ikusi gura… Guk besteak epaitzen, gaitzesten eta alkar hondatzen dihardugu, sarritan Jainkoa geure alde dagoala uste izanik, edo geure alde jarten ahaleginduz.
Beste hauxe da egia: Jainkoari ateak zabaltzen dautsozana pozez beteten da; poz horek bere senetik (esparru txikietatik) urtenazo egiten deutso, eta besteengana, beharrezko dabenengana, eroanazo.
Isabelenean ikusten doguz alde biok. Mariak dakarren pozak bere eragina dau: Isabelen sabeleko seina jauzika hasi da, pozarren. Isabelek bere txikitasuna azaltzen deutso Mariari honen handitasuna goralduz.
Baina argi izten dau Mariaren handitasunik handiena honen sinismena dala: Bedeinkatua zu sinistu dozulako. Beteko dau Jaunak berak agindutakoa.
Ederra da sinistea, ustea Jainkoagan jartea!
Abenduaren 22an
I. Irakurgaia
Anak eskerrak
emon,
bere semearen
jaiotzagaitik.
Samuel lehenengo liburutik
1 Sm 1, 24-28
Egun hareetan, Anak Xilora, Jaunaren etxera,
eroan eban Samuel. Umea oraindino txikia zan, bularra kendu barria. Eroan
ebazan hiru urteko zekorra, zorro bat urun eta zaragi bat ardao be. Zekorra
oparitako hil eben, eta umea Eli abadeari eroan eutsoen.
Anak esan eban: «Parkatu, ene jauna! Neu naz
hemen, zure aurrean, Jaunari otoitzean egondako emakume ha. Ume hau eskatu
neutsan, eta Jaunak emon deust eskatu neutsana. Horregaitik, Jaunari eskeintzen
deutsat; bizitza osorako Jaunari eskeinia gelditzen da».
Eta bertan Jauna gurtu eben.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
1 Sm 2, 1. 4-5. 6-7. 8abcd (R/. 1a)
R/. Jaunagan da nire bihotza pozten,
nire salbatzaileagan.
V/. Jaunagan da nire bihotza pozten,
Jaunagan
nire indarra sendotzen;
nire
ahoak arerioei barre egiten deutse,
zure
garaipenaz naz-eta gozatzen. R/.
V/. Hausi da indartsuen uztaia;
makalak,
ostera, indarrez jantzi dira.
Aserik
dagozanak ogi orde doaz lanera;
gose
diranek, barriz, atseden hartzen dabe.
Agorra
zana zazpitan erditu da;
askoren
ama, barriz, agor gelditu. R/.
V/. Heriotza eta bizia Jaunak dau emoten,
harek
dau Herio-lezara jaitsiazaten,
berak
handik ataratzen.
Jaunak
dau pobre eta aberats egiten,
beheratzen
eta goratzen. R/.
V/. Behartsua hautsetatik jasotzen dau,
pobrea
simaurretatik jasotzen,
handikien
artean jesarriaza
eta
ohorezko aulkia emoteko. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Herri guztien Erregea, Eleizearen giltzarria!
Zatoz
eta salbatu egizu
lurreko
hautsez egin zenduan gizakia. R/.
Ebanjelioa
Handiak egin deustaz Ahalguztidunak.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 46-56
Aldi haretan, Mariak esan eban:
«Goratu egiten dau nire arimak Jauna,
pozaren
pozez daukat neure barrua,
ze,
Jainkoa da nire salbazinoa,
ikusi
dau-eta mirabe honen ezereztasuna.
Horregaitik,
zorioneko deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek,
ze,
handiak egin deustaz Ahalguztidunak;
santua
da haren izena,
eta
haren errukia gizaldiz gizaldi
begirune
deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru-harroak
hondatu ditu;
bota
ditu euren aulkietatik ahaltsuak,
eta
gora jaso ditu ezerezak;
ondasunez
bete ditu gose ziranak
eta
esku-hutsik bialdu aberatsak.
Lagun
etorri jako bere morroi Israeli,
bere
errukiaz gogoraturik;
halan
eutsien gure gurasoei berbatua,
Abrahami
eta ondorengoei betiko esana».
Mariak hiru hilabete inguru egin eban Elisabetegaz; gero, etxera bihurtu zan.
Jaunak esana.
Iruzkina
Ete dau ezelango eraginik gure barruan Anaren esker onak edo Mariaren goralpen kantuak?
Ez da gaur egun gure artean askotan jazoten dan gauzea. Gure egunetan esker ona edo doako erantzuna baino gehiago eskakizunak egiten dira. Jainkoa goraltzea baino gehiago Jainkoa madarikatzea agertzen da.
Apaltasunezko itxaropenaz abiatu zan Ana Jauretxera bere atsekabearen barri Jaunari aurkeztera. Eta orain, lortu daualako eskatzen ebana, Jainkoaren aurrean esker ona agertu gura dau, Jainkoagandik hartutako semea Jainkoari bihurtuz eta esker opari eder bat eginez.
Mariak esker kantuan agertuko dau bere esker ona, eta apaltasunean iragarriko dau pobreenganako Jainkoaren aldekotasuna.
Apala, pobrea eta Jainkoaganako uste onekoa izan behar da harengandiko mesedeez jabetzeko, hareik eskertzeko eta ospatzeko.
Guk dana zor balitxaku lez jokatzen dogu; eskerrik emotea ere gatx egiten jaku, gitxiagotzen gaitulako-edo. Eta ezin ikusi geikez Jainkoagandiko miragarriak.
Ez ete da miragarria egunaren argitzean begiak zabaltzea, arnasa hartzea, ur eder-gardena aurpegiratzea, txorien kantua entzutea… Badaukagu zer eskerturik!
Abenduaren 23an
I. Irakurgaia
Elias profeta
bialduko deutsuet,
Jaunaren eguna
etorri baino lehen.
Malakiasen Profezia liburutik
Ml 3, 1-4. 23-24
Hauxe dino Jainko Jaunak: «Hor bialtzen dot
neure mezularia, nire aurretik bidea prestatzera. Eta behingoan etorriko da
bere santutegira zuek bila zabiltzen nagusia, eta gogotsu gura dozuen ituneko
mezularia. Horra non datorren, dino Jaun ahalguztidunak.
Nork jasan haren etorrera-eguna? Nor zutunik
egon, ha agertzean? Urtzailearen sua lez izango da, garbitzailearen lixiba lez.
Urtu eta garbitzeko jesarriko da; zidarra eta urrea garbitzen diran lez,
halantxe garbituko ditu Lebiren ondorengoak, Jaunari opariak behar dan lez
eskeini deioezan. Orduan, atsegin izango jako Jaunari Judako eta Jerusalemgo
oparia, lehengo sasoietan lez.
Hara, Elias profeta bialduko deutsuet,
Jaunaren egun handi izugarria etorri baino lehen. Gurasoak seme-alabekin eta
seme-alabak gurasoekin adiskidetuko ditu, lurra hondatzera etorri beharrik izan
ez dagidan».
Jaunak esana.
Sal 25 [24], 4-5b. 8-9. 10 eta 14 (R/. Lk 21, 28)
R/. Izan bihotz eta jaso burua,
Hurrean dozue-eta zuen askapena.
V/. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi
zeure bidezidorrak.
Gidatu
nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zeu
zara-eta nire Jainko salbatzailea. R/.
V/. Ona eta zuzena da Jauna,
bidea
erakusten deutse pekatariei.
Apalak
zuzenbidez daroaz,
bere
bidea erakusten deutse apalei. R/.
V/. Jaunaren bide guztiak maitasun eta leialtasun
haren
ituna eta aginduak gordetzen dabezanentzat.
Bere
barrua azaltzen deutse Jaunak begirune deutsoenei,
bere
ituna ezagutuazaten deutse. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Herri guztien Erregea, Eleizearen giltzarria!
Zatoz
eta salbatu egizu
lurreko
hautsez egin zenduan gizakia. R/.
Ebanjelioa
Joan Bateatzailearen jaiotza.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 57-66
Umea izateko denpora bete jakonean,
Elisabetek semea izan eban. Jakin eben auzokoek eta ahaideek zein erruki handia
izan eutson Jaunak, eta zorionak emoten eutsoezan. Jaio eta zortzigarren egunera,
umea zirkunzidatzera eroan eben, eta aitaren izena ipini gura eutsoen,
Zakarias. Amak, ostera, esan eban: «Ez! Joan izango dau izena». Esan eutsoen:
«Ez dozue senitartean inor izen hori dauanik».
Orduan, aitari keinuka itaundu eutsoen zein
izen emon gura eutson seinari. Eta harek oholtxu bat eskatu eta idatzi eban:
«Joan dau izena». Danak harriturik gelditu ziran. Bat-batean mihina askatu egin
jakon Zakariasi, eta berba egiten hasi zan eta Jainkoa goresten.
Bildurrak hartu zituan auzoko guztiak, eta Judeako
mendialde guztian zabaldu zan gertatuaren barri. Entzuten eben guztiek euren
barrurako esaten eben: «Zer izango ete da ume hau?» Ze Jainkoaren eskua harekin
egoan.
Jaunak esana.
Iruzkina
Prestakuntzetako azken
uneetan gagoz, eta apartekoak izango dira egunok. Irudi esanguratsu asko
erabiliko dira jazoeren barri emoteko. Irudiotan sartu beharra daukagu zer edo
hagaz gura badogu geratu behintzat.
Hortxe dago Jainkoaren
ekimena. Hortxe harek eskatzen dauan garbitasun guraria bere herriagan. Hortxe
Elias profetaren irudia eta haren eginbeharra (gurasoak eta seme-alabak
alkarrenganatzea)…
Bialtzekoa zan Elias,
tradizinoak Joan Bateatzaileagan aurkituko dau: gerotxoago jaiotekoa dan Jesus
Nazaretarraren aurrelaria.
Honena aparteko jaiotza
lez aurkeztuko jaku. Ez dau jarraituko bere familiaren tradizinoa (bere aitaren
izena barik, familian inork ez inoiz eroan ez dauan Joan izena eroango dau),
eta bere etxekoengandik hasita azaleratuko ditu kontraesanak.
Azpimarratzekoak: amaren
poza, aitak ahotsa berreskuratzea eta amaren izen-emotea baieztea; hurreratu
ziran guztiek Jainkoa goraltzea, eta harrituta geratzea…
Aurkitu daikez bila dabilanak Jainkoagandiko aztarnak… Honeen betea Jesusengan gauzatuko da.
Abenduaren 24an
Goizeko Meza
I. Irakurgaia
Daviden erreinuak betiko iraungo dau Jaunaren aurrean.
Samuel bigarren liburutik
2 Sm 7, 1-5. 8b-12. 14a. 16
David erregea bere etxean bizitzen jarri eta
Jaunak inguruko arerio guztiakazko bakea emon eutsonean, hau esan eutson
erregeak Natan profetari: «Begira, ni zedrozko etxean bizi naz; Jainkoaren
kutxa, barriz, oihal-txabolan dago».
Natanek erantzun eutson erregeari: «Zoaz eta
bete zeure asmoa, Jauna zugaz da-eta».
Baina gau haretan bertan Jaunaren hitza
etorri jakon Natani: «Zoaz eta esaiozu nire morroi Davidi: "Hau dino Jaunak:
Zuk eraiki behar deustazu etxea, nire bizileku izateko? Neuk atara zindudazan
larreetatik, artaldeen atzetik, nire herri Israelen buruzagi izan zeintezan.
Zeugaz izan nozu, ibili zaran alde guztietan. Neuk zapaldu deutsudaz aurrean
jarri jatzuzan arerio guztiak eta Neuk emongo deutsut lurreko handikiena lako
izen handia. Leku bat emongo deutsat neure herri Israeli: han landatuko dot,
bertan biziko da eta ez dau aurrerantzean estualdirik izango. Gaizkileek ez
dabe zapalduko antxina lez, neure herriaren gain buruzagiak ipini nituanean
lez. Bakea emongo deutsut arerio guztiakaz. Jaunak jakinazoten deutsu zure
jatorritik sortuko diran erregeak emongo deutsuzala.
Zeure egunak bete eta zeure gurasoakaz
atseden hartuko dozunean, ondorengoa emongo deutsut, zeure erraietatik
ataratakoa, eta sendotuko dot haren erregetza. Aita izango nau harek Ni, eta
seme izango dot Nik ha.
Zure etxeak eta zure erregetzak betiko
iraungo dabe nire aurrean, eta zure errege-aulkiak sendo iraungo dau
beti"».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 89 [88], 2-3. 4-5. 27 eta 29 (R/. ik. 2a)
R/. Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti.
V/. Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut
beti,
zure
leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai,
autortzen dot:
«Betiko eraikia dago zeruan zure maitasuna,
sendo
ezarria zure leialtasuna». R/.
V/. Ituna egin dot neure aukeratuagaz,
David
neure morroiari zin eginez:
«Sendo ezarriko dot betiko zure
errege-jatorria,
Gizaldiz
gizaldi eraikiko zure errege-aulkia». R/.
V/. Harek dei egingo deust: «Zu nire aita,
nire
Jainkoa, nire hatx salbatzailea».
Beti
gordeko deutsat neure maitasuna,
sendo
eutsiko haregaz dodan itunari. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Goiz-eguzkia, betiko argiaren distira,
zintzoen
eguzkia!
Zatoz
eta argitu egizuz
ilunpean
eta herio-itzalean bizi diranak. R/.
Ebanjelioa
Agertuko jaku goiz-argia zeru goitik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 67-79
Aldi haretan, Zakariasek, Joan umearen aitak, Espiritu Santuaz beterik, profeta lez egin eban berba, esanez:
«Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa,
agertu
eta bere herria askatu dauana!
Salbazino-indarra
deusku emon
bere
morroi Daviden etxean.
Halan
emona eban berbea antxinatik
bere
profeta santuen ahoz:
salbatuko
ginduzala geure arerioen menpetik,
gorroto
gaituen guztien eskutik.
Holan
agertu dau gure gurasoakanako errukia
eta
gogoratu da bere itun santuaz,
gure
guraso Abrahami egindako zinaz:
berak
emongo euskula,
arerioen
eskutik askaturik,
bildur
barik bera zerbitzea,
santu
eta zuzen izanez haren aurrean
geure
bizitza guztian.
Zuri,
barriz, umetxu horri,
Goi-goikoaren
profeta deituko deutsue,
ze
Jaunaren aurretik joango zara
hari
bidea prestatuz,
erakusteko
haren herriari salbazinoa,
euren
pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
agertuko
jaku goiz-eguzkia zeru goitik,
ilunpean
eta Herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure
oinok bake-bidean zuzentzera».
Jaunak esana.
Iruzkina
Zer bilatzen da Jainkoa goraltzean, edo hari eskerrak emotean, edo opariak egitean?
Gure esker ona agertzen dogu? Jainkoaren lehentasuna azpimarratzen? Harekin eskuzabal jokatzen dogula? Ala Jainkoa norbere alde jarri daitela bilatzen da?
Oraindino ez gaitu asebete Jesusek. Jainkoa gizakiaren alde dagoala dinosku honek. Ez dogu, ba, haren mesederik erosi behar, berez emoten deusku-eta bera dan guztia.
Guri dagokiguna Jainkoaren nahia bilatzea da. Ha gauzatzen dogula ikustean, poztea, eta gugan Jainkoak badiharduala sumatzea, eta horren barri emotea, goralpenez, opariz eta poztasuna iragarriz.
Izan daigun argi: ez daukagu Jainkoaren aurrean meriturik egin beharrik, ha dana geuretzat da-eta.
Haren guganatzea eragozten dauan guztia bazterreratzen badogu, orduan sumauko dogu zelan azaleratzen dan berak gure barruan eragiten dauana: poztasuna, zerbitzurako bultzada, harrera oneko izatea, besteekaz solidarioa eta inguruagaz errespetoduna.
Jainkoaren seme-alaba bagara (bagara-eta!) haren antza daroagu eta haren usaina zabaltzen dogu.
ALELUIA TXATALAK
Abendualdiko astegunetarako, hilaren 17tik 24ra arte
Abendualdian hilaren 17tik 24a arteko astegun bakotxerako jarrita dagoan aleluia-txatalaren ordez, beste bat hartu daiteke hemen ondoren datozenetatik.
1.
R/. Aleluia.
V/. Goi-goikoaren
jakituria,
dana bizkor eta gozo antolatzen dozuna!
Zatoz
eta erakutsi egiguzu salbazino-bidea. R/.
2.
R/. Aleluia.
V/. Israel herriaren Artzaina,
Moisesi Legea Sinai mendian emon
zeuntsana!
Zatoz eta askatu gagizuz zeure beso
indartsuaz. R/.
3.
R/. Aleluia.
V/. Jeseren
zuhaitz-hondoko kimu barria,
herri guztien ikurrintzat jarria!
Zatoz eta salbatu gagizuz; ez luzatu. R/.
4.
R/. Aleluia.
V/. Daviden
etxeko giltza,
betiko erreinuko ateak edegiten dozuzana!
Zatoz eta askatu egizuz
ilunpean giltzapetuta dagozanak. R/.
5.
R/. Aleluia.
V/. Emmanuel,
gure erregea eta legegilea!
Zatoz eta salbatu gagizuz,
Jauna, gure Jainkoa. R/.
6.
R/. Aleluia.
V/. Herri guztien
Erregea, Eleizearen giltzarria!
Zatoz eta salbatu egizu
lurreko hautsez egin zenduan gizakia. R/.
7.
R/. Aleluia.
V/. Goiz-eguzkia,
betiko argiaren distira,
zintzoen eguzkia!
Zatoz eta argitu egizuz
ilunpean eta herio-kerizpean bizi diranak.
R/.
Abenduaren 29an
Gabon-zortziurreneko V. eguna
I. Irakurgaia
Senidea maite dauana argian dago.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 Jn 2, 3-11
Seme-alaba maiteok: Jainkoa ezagutzen dogula
honetatik dakigu: haren aginduak betetzetik. «Nik ezagutzen dot Jainkoa» esan
eta haren aginduak betetzen ez dituana guzurtia da, eta holakoagan ez dago
egia. Haren hitza betetzen dauanagan, barriz, Jainkoaren maitasuna bere betera
heldu da benetan. Holan dakigu harengan gagozala. Jainkoagan dagoala dinoanak
jokatu be Jesusek lez jokatu behar dau.
Ene maiteok, ez deutsuet agindu barririk
idazten, antxinako agindua baino, hasiera-hasieratik izan dozuena. Antxinako
agindu hori entzun dozuen hitza da. Halan be, agindu barria idazten deutsuet,
eta hori egia da, bai Kristogan bai zuengan; izan be, ilunpea badoa eta egiazko
argiak distiratzen dau honezkero.
Argian dagoala esan eta senidea gorroto
dauana ilunpean dago oraindino. Senidea maite dauana, ostera, argian dago, eta
ez dau ezerk jausi azoten. Baina senidea gorroto dauana ilunpean dago eta
ilunpean dabil; ez daki nora doan, ilunpeak itsutu deutsoz-eta begiak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 96 [95], 1-2a. 2b-3. 5b-6 (R/. 11a)
R/. Poztu bedi zerua, alaitu lurra.
V/. Kanta Jaunari kantu barria,
kanta
Jaunari, lur osoa,
kanta
Jaunari, bedeinkatu haren izena! R/.
V/. Iragarri egunez egun salbatzaile dala.
Zabaldu
haren ospea nazinoetan,
haren
mirariak herri guztietan. R/.
V/. Jaunak zeruak egin ditu.
Distira
eta handitasuna ditu aurrean,
indarra
eta edertasuna haren santutegian. R/.
Aleluia
Lk 2, 32
R/. Aleluia.
V/. Nazinoak argitzeko argia
eta
zure herri Israelen ospea. R/.
Gabonaldian Agerkunde aurreko astegun bakotxerako jarrita dagoan aleluia-txatalaren ordez, beste bat hartu daiteke hementxe datozenetatik.
Ebanjelioa
Nazinoak argitzeko argia.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 2, 22-35
Moisesen legearen arabera, amari garbikuntza
egiteko unea heldu jakonean, gurasoek Jerusalemera eroan eben Jesus, Jaunari
aurkezteko. Izan be, holantxe dago aginduta Jaunaren legean: «Lehenengo-seme
guztiak Jaunari sagaratuko deutsazuez». Jaunaren legean ezarritako oparia be
eskeini behar eben: «Usapal bi edota usakume bi».
Bazan Jerusalemen Simeon izeneko gizon bat,
gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain egoana.
Espiritu Santua beragaz eban, eta aditzera emona eutson ez zala hilko Jaunaren
Mesias ikusi arte. Eta Espiritu Santuak eraginda tenplura joan zan.
Legeak agintzen ebana betetzeko gurasoek
Jesus umea tenplura eroan ebenean, Simeonek seina besoetan hartu eta Jainkoa
bedeinkatu eban, esanez:
«Orain itzi zeinke, Jauna,
zeure
morroi hau bakean hiltzen,
Zeuk
berbea emon bezala.
Ikusi
dabe nire begiok Zugandiko salbazinoa,
herri
guztien aurrean Zuk aurkeztua:
nazinoak
argitzeko argia
eta
zure herri Israelen aintza».
Umearen aita-amak harrituta egozan seinaz esaten ziranakaz. Eta Simeonek bedeinkatu egin zituan, eta umearen ama Mariari esan eutson: «Begira, israeldar asko jausteko eta beste asko altzatzeko ipinita dago hau; eztabaida sortzen dauan ezaugarri izango da, holan bihotz askotako asmoak agirian gelditu daitezan. Eta zuri ezpata batek alderik alde zulatuko deutsu arima».
Jaunak esana.
Iruzkina
Badakigu gauzak ez dirana zuriak edo baltzak. Baina argi ikusi gura dogunean, edo argi geratu daitela bilatzen dogunean, halantxe jarten doguz. Eta horixe da Joanek egiten dauana: edo Jesusegaz zagoz, edo haren kontra; edo argitan zagoz, edo ilunpetan; edo grazian zagoz edo pekatuan…
Igarten da aukera sendoa egin dauana Jesusez eta horrexek markatzen dauala Joanen bizitza osoa. Eta aukera sendo horretaraxe eroan gura gaitu geu ere.
Orduko aldietan baegoan Mesiasen zain egoanik. Badirudi gehienak agintzariei lepo emonda bizi zirala, hainbestetan agindua ez zalako agertzen. Baina baegoan itxaroten ebanik ere.
Horreen irudi dogu ebanjelioan agertzen dan Simeon zaharra (eta geroago agertuko dan Ana). Asmautako pertsonaiak izan arren, esanguratsuak dira.
Zeozer emon gura deusku ulertzera Lukas ebanjelariak kontakizun honetako irudiez:
—Jainkoak ez darabil apartekotasunik, handikeriarik.
—Herriko eta aldiko ohiturei jarraitzen deutse.
—Herriaren hoztasunaz egingo dau topo.
—Herriko xume eta apalek ezagutuko dabe poztasuna.
—Jainkoagandiko salbamena ezagutu eta onartu ahal izateko apala izan behar da, xumea.
—Behin salbamen hori besarkatu eta norberetu ezkero, beste guztia ezereztzat euki daiteke: «Orain, Jauna, itzi zeike morroi hau bakean hilten…», Simeonen otoitza.
Abenduaren 30ean
Gabon-zortziurreneko VI. eguna
I. Irakurgaia
Jainkoaren
nahia egiten dauanak
betiko irauten
dau.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 Jn 2, 12-17
Zuei, ene seme-alaboi, dinotsuet: parkatu
jatzuez zeuen pekatuak Jesu Kristoren izenean. Zuei, gurasooi, dinotsuet:
ezagutzen dozue hasieratik dan ha. Zuei, gazteoi, dinotsuet: garaitu dozue
Gaiztoa. Barriro dinotsuet, ene seme-alabok: ezagutzen dozue Aita. Barriro
dinotsuet, gurasook: ezagutzen dozue hasieratik dan ha. Barriro dinotsuet,
gazteok: indartsuak zarie, zuengan dago Jainkoaren hitza eta garaitu dozue
Gaiztoa.
Ez
maitatu mundua, ez munduko gauzarik be. Norbaitek mundua maite badau, ez dago
harengan Aitaren maitasuna. Izan be, munduan dan guztia –grina txarrak,
begietatik sartzen danaren guraria eta aberastasunen harrokeria– ez dator
Aitagandik, mundutik baino. Eta mundua badoa, baita haren grinak be; Jainkoaren
nahia egiten dauanak, barriz, betiko irauten dau.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 96 [95], 7-8a. 8b-9. 10 (R/. 11a)
R/. Poztu bedi zerua, alaitu lurra.
V/. Goretsi Jauna, munduko herriok,
goretsi
Jaunaren ospea eta indarra,
goretsi
Jaunaren izen ospetsua! R/.
V/. Sartu haren tenpluan eskeintzak eroanez.
Gurtu
Jauna, ha santutasunez agertzean.
Ikaratu
zaitez, lur osoa, haren aurrean. R/.
V/. Esan egizue nazinoetan: «Errege da Jauna.
Sendo
ezarria dago mundua, ez da kili-kolo egongo;
herriak
zuzenbidez ditu epaitzen». R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Argitu dau egun santua;
zatoze,
herriok; gurtu egizue Jauna;
argi
handia jaitsi da gaur lurrera. R/.
Ebanjelioa
Umeari buruz
berba egiten hasi jaken
Jerusalemen
askatasunaren zain egozan guztiei.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 2, 36-40
Aldi haretan, bazan profetesa bat Ana
eritxona, Fanuelen alaba, Aserren jatorrikoa. Urteetan oso aurreratua zan;
gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ostean, alargun gelditu zan,
eta bazituan laurogeita lau urte. Gau eta egun tenpluan egoten zan, barau eta
otoitz, Jainkoa zerbitzen.
Ordu harexetan gertatu zan, eta Jainkoa
goratzen eta umeaz berba egiten hasi jaken Jerusalemen askatasunaren begira
egozan guztiei.
Jesusen
gurasoak, dan-dana Jaunaren legeak agintzen ebanez bete ondoren, Galileara
bihurtu ziran, euren herri Nazaretera. Umea hazten eta indartzen joian,
jakituriaz betetzen ziharduan eta Jainkoaren grazia beragaz eban.
Jaunak esana.
Iruzkina
Hona bigarren irudia: Ana. Honen berbek Mariaren "Magnifficat" kantuari emoten deutsoe jarraipena, Simeonen berbek Zakariasenari emoten eutsoen lez.
Umearen gurasoek Legea beteteaz, Salbamenak ez dauala apartekotasunik adierazten deuskue; gizatasuna bera da bere betera helduko dana, eta bizitzaren beraren taupadetan.
Baina… Ana hain luzaroan Tenpluan badago, handik barritasunik itxaroten dago. Eta, Simeonek lez, Ume harexengan aurkituko dau.
Hartuko ete dogu aintzat Jainkoak gizakiaz egiten dauala aukerea? Salbamenaren bila betekizunez eta eskeintzariez bagabilz ez dogu aintzat hartuko Gizakundea.
Argigarri eta adore-emoile litxakiguz azken berbak: Umea hazten eta indartzen joian, jakituriaz beteten ziharduan eta Jainkoaren grazia beragaz eban.
Seriotasunez hartu behar dogu, ba, Ume haren gizatasuna, garapena, hazi beharra…
Horixe egiten dau Joan ebanjelariak Jesusengandik ikasita. Jainkoaren Espirituak gugan ere badiharduala honetatixik dakigu: senidea maitatzetik. Ha maite ez badogu, gorrotatu edo gaitzetsi baino, ez dihardu gugan Jainkoaren Espirituak; ilunpetan gagoz.
Gure eginbeharra ez da, ba, gauzak egiten ahalegintzea, Jainkoak kontuan hartu daizan; eskeintzariak ugaritzea; Espirituari ateak zabaltzea baino. Berak eroango gaitu Jainkoa txikiengan aurkitzera, eta eurengan zerbitzera eta aintza emotera.
Abenduaren 31n
Gabon-zortziurreneko VII. eguna
I. Irakurgaia
Zuek
Jainkoagandik datorren Espiritu Santua dozue
eta guztiok
ezagutzen dozue egia.
San Joan Apostoluaren lehengo epistolatik
1 Jn 2, 18-21
Seme-alabok, azken ordua da. Entzun dozue
antikristoa badatorrela. Hara, bada, antikristo asko agertu da honezkero, eta
horretatik dakigu azken ordua dala. Gure artetik urten dabe, baina ez ziran
benetan gutarrak. Gutarrak izan balira, gugaz jarraituko eben. Baina holan jazo
da, guztiak gutarrak ez zirala agertu eiten.
Zuek, ostera, Jainkoagandik datorren
Espiritu Santua dozue eta guztiok ezagutzen dozue egia. Idatzi badeutsuet, ez
da egia ezagutzen ez dozuelako, ezagutzen dozuelako baino, eta egiatik ezelako
guzurrik urteten ez daualako.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 96 [95], 1-2. 11-12. 13 (R/. 11a)
R/. Poztu bedi zerua, alaitu lurra.
V/. Kanta Jaunari kantu barria,
kanta
Jaunari, lur osoa,
kanta
Jaunari, bedeinkatu haren izena!
Iragarri
egunez egun salbatzaile dala. R/.
V/. Poztu bedi zerua, alaitu lurra,
egin
begi orro itsasoak eta bertako guztiak,
egin
jai landa zabalak eta bertan dan guztiak.
Egin
poz-oihu, basoko zuhaitz guztiok. R/.
V/. Jaunaren aurrean, badator eta,
badator
lurra epaitzera.
Justiziaz
epaituko dau mundua
eta
leialtasunez herriak. R/.
Aleluia
Jn 1, 14a. 12a
R/. Aleluia.
V/. Hitza haragi egin zan
eta
gure artean jarri eban bizilekua.
Onartu
eben guztiei
Jainkoaren
seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen. R/.
Ebanjelioa
Hitza haragi egin zan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioaren hasiera San Joanen liburutik
Jn 1, 1-18
Hasieran bazan Hitza,
eta
Hitza Jainkoagaz zan,
eta
Jainko zan Hitza.
Hitza
hasieran Jainkoagaz zan.
Gauza
guztiak haren bidez eginak dira,
eta
egindakorik ezerez da bera barik egin.
Hitzagan
zan bizia,
eta
bizia gizon-emakumeen argia zan;
argiak
ilunpean argi egiten dau,
baina
ilunpeak ez eban onartu.
Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan
eban izena. Autormenerako etorria zan, argiaren autormena egitera, haren bidez
guztiek sinistu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana
baino.
Hitza
zan egiazko argia,
mundura
etorriz gizon-emakume guztiak argitzen dituana.
Munduan
egoan
eta,
mundua beraren bidez egina dan arren,
munduak
ez eban ezagutu.
Bereakana
etorri zan,
eta
bereek ez eben onartu.
Onartu
eben guztiei, barriz,
hau
da, beraren izenean sinisten dabenei,
Jainkoaren
seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen.
Honeek
ez dira giza odoletik sortu,
ezta
giza borondatetik be,
Jainkoagandik
baino.
Eta
Hitza haragi egin zan,
eta
geure artean jarri eban bizilekua,
eta
ikusi dogu haren aintza,
Aitagandik
graziaz eta egiaz betea
datorren
Seme bakarrari dagokion aintza.
Joanek haretaz egin eban autormena, oihuka
esanez: «Hauxe zan harako nik esan neban ha: “Nire ostean datorrena nire
aurretik jarri da, ze, ni baino lehenagokoa zan”».
Eta haren betearen betetik guztiok hartu
dogu, hartu be, grazia graziaren gainean. Legea Moisesen bidez emona zan;
grazia eta egia, barriz, Jesu Kristoren bidez etorri dira. Jainkoa ez dau inork
inoiz ikusi; Aitaren altzoan dagoan eta Jainko dan Seme bakarrak ezagutuazo
deusku.
Jaunak esana.
Iruzkina
Bere sakontasuna erakutsiz jatorku Joan ikaslea bai kartan eta baita ebanjelioan ere. Hausnarketa hau bere kristau taldetik zuzentzen deusku.
Nabari da aldi gatxak bizi izan zitula. Ez jakon dana argi eta garbi, errez eta larrosazko bide. Baeukazan arerioak talde barruan ere, Barri Ona onartzen ez ebenak. Behar bada, Legea jarraitzen ebenak.
baina hauxe bai izten deuskula argi: berak Jesus aukeratu dauala. Ez dau besterik behar; harengandik at dana da ilunpea eta guzurra.
Joanen ebanjelioan Jesus Jaunaren umezarorik agertzen ez bajaku ere, bai, bere erara bada ere, emoten deuskula hasieraren barri.
Azpimarratzekoa berbeari emoten deutson garrantzia, honek dauan indarra: berau bihurtuko da haragi eta aurkitu ahal izango dogu Jaiobarriagan.
Berbea egia da; harengan ez dago guzurrik. Argia da; harengan ez dago ilunperik. Bizia da: harengan ez dago heriotzarik…
Iragarria izan da; ezagutzera emona; baina…
Zer dala-eta emoten ete deutsagu lepo gizakiok? hausnartzekoa dogu zergaitik ez deutsagun leku egiten gure bizitzan Jainkoari. Zergaitik doguzan nahiago beste iturri batzutako urak. Edo zergaitik dogun gurago ilunpetako eta guzur inguruetako bizikerea…
Jo daigun argitara, egiara. Besarkatu daigun Jesus!
ALELUIA TXATALAK
Gabonaldian Agerkunde aurreko astegunetarako
Gabonaldian Agerkunde aurreko astegun bakotxerako jarrita dagoan aleluia-txatalaren ordez, beste bat hartu daiteke hemen ondoren datozenetatik.
1. Jn 1, 14a. 12a
R/. Aleluia.
V/. Hitza haragi egin zan
eta geure artean jarri eban bizilekua.
Onartu eben guztiei
Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena
emon eutsen. R/.
2. Heb 1, 1-2
R/. Aleluia.
V/. Askotan eta era askotara
hitz egin eutsen antxina
Jainkoak profeten bidez gure asabei;
azkenak diran egun honeetan, barriz,
bere Semearen bidez hitz egin deusku. R/.
3.
R/. Aleluia.
V/. Argitu dau egun santua;
zatoze, herriok; gurtu egizue Jauna;
argi handia jaitsi da gaur lurrera. R/.