ABENDUALDIKO II. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Zuzen erabagiko dau behartsuaren auzia.
Isaias Profetaren liburutik
Is 11, 1-10
Egun haretan, kimu bat sortuko da Jeseren
zuhaitz-hondotik,
muskil
bat erneko haren zuztarretik.
Haren
gainean Jaunaren espiritua kokatuko da:
jakituria
eta adimen-espiritua,
kontseilu-
eta sendotasun-espiritua,
ezaguera-
eta Jaunaganako begirune-espiritua.
Jaunaganako
begirunea izango dau pozbide.
Ez
dau auzia itxuraz bakarrik erabagiko,
ezta
epaituko be entzuten dauanaz.
Zuzen
erabagiko dau behartsuaren auzia
eta
zuzenbidez epaituko herriko apalak.
Bere
ahoko zigorraz joko ditu gogorrak,
bere
ezpanetako arnasaz hilko gaizkileak.
Zuzentasunak
eta leialtasunak inguratuko dabe,
garrikoak
garria lez.
Otsoa
bildotsagaz biziko da,
lehoinabarra
aumeagaz etzungo,
txekorra
eta lehoikumea alkarregaz larratuko dira,
eta
umetxu bat izango dabe artzain.
Behia
eta hartza batera larratuko dira,
hareen
umeak alkarregaz etzungo;
lehoiak
lastoa jango dau, idiak lez.
Bularreko
umea suge-zulo gainean jolastuko da,
eta
bularra itzi barriak
suge
gorriaren zuloan sartuko dau bere eskua.
Nire
mendi santu osoan
ez
dau inork kalterik, ez hondamenik egingo,
Jaunaren
ezagueraz beteko da-eta lurraldea,
itsasoa
urez betea dagoan lez.
Egun
haretan, Jeseren zuztarreko muskila
herrien
ikurrintzat jasoko dabe;
herriak
haren bila etorriko dira,
eta
ospetsua izango da haren egoitza.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 72 [71], 1-2. 7-8. 12-13. 17 (R/. ik. 7)
R/. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
eta bakea ugari betieran.
V/. Ene Jainko, emoiozu zeure zuzentasuna
erregeari,
zeure
justizia erregearen semeari.
Gobernatu
begi zure herria justiziaz,
zure
dohakabeak zuzenbidez. R/.
V/. Haren egunetan, loratu bedi justizia,
ugaritu
bakea, iretargia amatatu arte.
Izan
bedi nagusi itsasotik itsasoraino,
lurraren
bazter batetik besteraino. R/.
V/. Berak libratuko dau oihuka diharduan
behartsua,
nork
lagundurik ez dauan dohakabea.
Erruki
izango deutse gizajo eta behartsuei,
bizia
salbatuko pobreei. R/.
V/. Iraun begi haren izenak betiko,
zabaldu
bedi haren ospea eguzkiak dirauan bitartean.
Bedeinkatuak
izango dira harengan nazino guztiak,
zoriontsu
autortuko dabe bera. R/.
II. Irakurgaia
Kristok gizon-emakume guztiak salbatu ditu.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 15, 4-9
Senideok: Liburu Santuetan idatzita dagoan
guztia gure ikasbiderako idatzi eben, geure eroapenaz eta Liburu Santuek emoten
deuskuen adoreaz itxaropena izan dagigun. Eroapenaren eta adorearen iturri dan
Jainkoak emon deizuela alkarregaz eretxi bereko izatea, kristauei dagokien lez,
bihotz batez eta aho batez goratu dagizuen Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren
Aita.
Holan, bada, egiozue alkarri harrera ona,
Kristok zuei harrera ona egin deutsuen lez, Jainkoaren aintzarako. Hau
dinotsuet: Jesu Kristo judeguen zerbitzari egin zan, asabei egindako
agintzariak betetzen dituan Jainkoaren leialtasuna egiaztatzeko, eta jentilen
zerbitzari be egin zan. Honan dino-eta Liburu Santuak:
«Goratuko zaitut nazinoen artean, Jauna,
kantuz ospatuko dot zure izena».
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 3, 4. 6
R/. Aleluia.
V/. Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu
bidezidorrak hari;
ikusiko
dabe gizaki guztiek
Jainkoaren
salbazinoa. R/.
Ebanjelioa
Bihotz-barritu
zaiteze,
hurrean da-eta
zeruetako erreinua.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 3, 1-12
Egun hareetan, Joan Bateatzailea Judeako
basamortuan agertu zan, iragarriz: «Bihotz-barritu zaiteze, ze hurrean da
zeruetako erreinua». Joan honen gainean esan eban Isaias profetak:
«Ahots bat oihuka dabil basamortuan:
Prestatu
bidea Jaunari,
arteztu
bidezidorrak hari».
Joanek gamelu-narruzkoa eban jantzia, eta
garrian narruzko uhala;
saltamatxinoak eta basaeztia zituan janari.
Jerusalemdik, Judea osotik eta Jordan
aldetik harengana joaten zan jentea, eta, euren pekatuak autorturik, Joanek
bateatu egiten zituan Jordan ibaian. Fariseu eta saduzear asko bateoa hartzera
etorkiola ikusirik, esan eutsen Joanek: «Sugekumeok! Nork irakatsi deutsue,
gainean dozuen hasarreari ihes egiten? Emon egizuez bihotz-barritzeari
dagokiozan frutuak, eta ez esan zeuen buruari: “Guk Abraham dogu aita”. Hara
zer dinotsuedan: harri honeetatik be sortu leikeoz Jainkoak seme-alabak
Abrahami. Ezarri deutsoe honezkero aizkora zuhaitz-hondoari: fruitu onik emoten
ez dauan zuhaitza hondotik ebagi eta surtara botako dabe.
Nik urez bateatzen zaituet, bihotz-barritu
zaitezen; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naz
inor haren oinetakoak eroateko be; harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko
zaitue. Eskuan dau sardea, eta larraina garbitu egingo dau; garia garautegira
batuko dau; galtzua, barriz, amatatu ez daitekeen surtan erreko».
Jaunak esana.
B urtean
I. Irakurgaia
Prestatu bidea Jaunari.
Isaias Profetaren liburutik
Is 40, 1-5. 9-11
«Kontsolatu egizue, kontsolatu nire herria,
dino Jainkoak.
Berba
egin bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu:
betea
dauala bere morroialdia, ordaindua bere erruen zorra,
Jaunaren
eskutik hartu dau-eta bere pekatu guztien ordain betea».
Ahots bat deadarka dago:
«Prestatu basamortuan bidea Jaunari;
zelaitu
eremuan galtzada gure Jainkoari.
Bete
daitezala haranak, beheratu mendi eta muinoak;
bardindu
daitezala malkarrak, zelaitu lur-maldak.
Orduan
Jaunaren aintza agertuko da,
eta
gizaki guztiek batera ikusiko dabe.
-Jaunak
berak esan dau-».
Igon
mendi-gailurrera, Siongo mezularia;
egin
deadar handi, Jerusalemgo mezularia;
egin
deadar, ez bildur izan.
Esan Judako uriei:
«Hona hemen zuen Jainkoa.
Hara,
indarrez jantzita dator Jainko Jauna,
eta
haren besoa nagusi da.
Hara,
beragaz dakar garaipen-agiria
eta
bere aurretik berak askatutako herria.
Artzainak
lez zaintzen dau artaldea;
bildotsak
besoan hartu eta altzoan eroaten ditu,
ardi-ama
barriak arduraz gidatzen».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 85 [84], 9ab eta10. 11-12. 13-14 (R/. 8)
R/. Jauna, zeure onginahia erakutsi egiguzu,
zeure salbamena emoiguzu.
V/. Entzungo dot Jainkoak dinoana:
Jaunak
bakea agintzen deutse bere herriari eta fededunei.
Hurrean
dabe salbazinoa begirune deutsoenek;
bai,
gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza. R/.
V/. Maitasunak eta leialtasunak alkar dabe
aurkitzen,
justiziak
eta bakeak alkar besarkatzen.
Leialtasuna
lurretik da ernetzen,
justizia
zerutik jaisten. R/.
V/. Jaunak emongo dau euria,
eta
gure lurrak ekarriko bere uzta.
Haren
aurretik joango da justizia,
haren
pausuei jarraituko deutse ondoizateak. R/.
II. Irakurgaia
Zeru barriak eta lur barria itxaroten doguz.
San Pedro Apostoluaren bigarren epistolatik
2 P 3, 8-14
Ene maiteok: Ez jatzue hau ahaztu behar:
Jaunarentzat egun bat mila urte lez dala, eta mila urte egun bat lez. Jauna ez
da berankorra agintzaria betetzen, batzuek halan uste badabe be; pazientzia dau
zuekin, ostera, eta ez dau inor galtzea nahi, guztiok bihotz-barritzea baino.
Jaunaren eguna, ostera, lapurra lez ustebarik etorriko da. Orduan, burrundara
handiz desagertuko dira zeruak, lurraren osagaiak kiskalduta desegingo dira,
eta lurra eta bertako gauza guztiak agirian geldituko.
Gauza honeek guztiak honan ezereztu
beharrezkoak diran ezkero, begiratu zein santu eta jainkozale izan behar dauan
zuen bizitzak!
Bizi zaiteze, beraz, Jainkoa etorriko dan
egunaren zain eta egin lan, lehenbailehen heldu dadin. Egun haretan, sutan
desegingo dira zeruak, eta lurraren osagaiak kiskalduta desegingo. Guk, ostera,
Jaunak agindu euskun lez, zuzentasunaren bizileku diran zeru barriak eta lur
barria itxaroten doguz.
Beraz, maite-maiteok, honeek itxaroten
dozuezala, ahalegindu zaiteze Jainkoagaz bakean bizitzen, garbi eta erru barik
haren aurrean.
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 3, 4. 6
R/. Aleluia.
V/. Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu
bidezidorrak hari;
ikusiko
dabe gizaki guztiek
Jainkoaren
salbazinoa. R/.
Ebanjelioa
Zuzendu bidezidorrak Jaunari.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 1-8
Mesias eta Jainkoaren Seme dan Jesusen Barri
Onaren hasiera. Isaias profetaren liburuan honan dago idatzita:
«Begira, neure mezulariabialtzen dot zure
aurretik,
zuri
bidea prestatzera.
Ahotsak diharduoihuka basamortuan:
“Prestatu
bidea Jaunari,
arteztu
bidezidorrak hari”».
Halantxe agertu zan Joan basamortuan,
bateatzen eta bihotz-barritzeko bateoa iragartzen, pekatuen parkamenerako.
Judea osotik eta Jerusalemdik harengana joaten zan jente guztia, ta, euren
pekatuak autorturik, Joanek bateatu egiten zituan Jordan ibaian.
Joan ganbelu-narruz jantzita egoan, eta
garrian narruzko ugala; saltamatxinoak eta basa eztia zituan janari. Eta holan
iragartzen eban: «Nire ondorik dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz
inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko be. Nik urez bateatu
zaituet; harek, barriz, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue».
Jaunak esana.
C urtean
I. Irakurgaia
Agertuko deutse Jainkoak zure distira.
Baruk Profetaren liburutik
Ba 5, 1-9
Jerusalem,
erantzi dolu- eta atsekabe-soinekoa;
jantzi
Jainkoak betiko emoten deutsun
aintzaren
soineko ederra.
Batu
zeure gorputza
Jainkoak
emoten deutsun zuzentasunaren soingainekoaz
eta
ezarri buruan Betikoaren aintzaren koroa.
Agertuko
deutse Jainkoak zure distira zerupean bizi diran guztiei,
eta
izen hau emongo deutsu behin betiko:
«Bakea zuzentasunean,
Ospea
jainkozaletasunean».
Jagi
zaitez, Jerusalem, igon gainetara
eta
begiratu sortaldera; ikusi zeure seme-alabak,
sortaldetik
sartalderaino Santuaren hitzak batuak
eta
pozik, Jainkoa hareekaz gogoratu dalako.
Oinez
urten eben, arerioek bultzaturik;
baina
Jainkoak aintzatan ekarriko deutsuz, errege-aulkian lez.
Jainkoak
agindu dau
mendi
garai guztiak eta betiko muinoak makurtzea
eta
trokak betetzea, lurra bardintzeko;
Israel
seguru etorri dadin, Jainkoaren aintzak gidaturik.
Jainkoaren
aginduz,
basoek
eta usain oneko zuhaitzek kerizpe egingo deutsoe Israeli.
Pozetan
eroango dau-eta Jainkoak Israel,
bere
aintzaren argitan,
bere
errukiaz eta zuzentasunez.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 126 [125], 1-2b. 2c-3. 4-5. 6 (R/. 3)
R/. Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak;
hau
da poza daukaguna!
V/. Jaunak Sionen zoria aldatu ebanean,
amesetan
lez gengozan.
Barrez
bete jakun orduan ahoa,
poz-oihuz
mihina. R/.
V/. Jentil-herrietan be esan eben:
«Handikiro jokatu dau Jaunak hareen alde».
Handikiro
jokatu dau Jaunak gure alde,
eta
pozarren gagoz! R/.
V/. Aldatu, Jauna, gure zoria,
euri-jasek
basamortua lez.
Malkoz
erein ebenek
pozez
batzen dabe. R/.
V/. Negarrez joan ziran,
hazi-zorroa
eroanez;
poz-oihuka
datoz,
gari-azaoak
ekarriz. R/.
II. Irakurgaia
Zagoze garbi eta esankizun barik
Kristoren egunerako.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 1, 4-6. 8-11
Senideok: Pozik egiten deutsat beti otoitz Jainkoari zuen guztion alde, lankide izan zaituet-eta Ebanjelioa zabaltzeko eginkizunean, lehenengo egunetik orain arte. Ziur nago eginbide on hau zuengan hasi dauanak burutu be burutuko dauala Kristo Jesus etorriko dan egunera arte.
Testigu dot Jainkoa, zein maite zaituedan guztiok Kristo Jesusen maitasun bihotzekoaz. Eta hau da nire otoitza: zuen maitasuna zabalduz joan dadila jakintzan eta sentiberatasunean gero eta biziago, egokien dana bereizten jakin dagizuen. Holan, garbi eta esankizun barik helduko zarie Kristo etorriko dan egunera, Kristo Jesusen bitartez dogun zuzentasunaren emoitzez beterik, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 3, 4. 6
R/. Aleluia.
V/. Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu
bidezidorrak hari;
ikusiko
dabe gizaki guztiek
Jainkoaren
salbazinoa. R/.
Ebanjelioa
Ikusiko dabe gizaki guztiek Jainkoaren salbazinoa.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 3, 1-6
Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtean, Pontzio Pilato Judeako agintari zala, Herodes Galileako erregeorde, beronen anaia Filipo Iturea eta Trakonitidako erregeorde, Lisania Abileneko erregeorde, eta Anas eta Kaifas abade nagusi ziralarik, Jainkoaren berbea etorri jakon basamortuan Zakariasen seme Joani. Eta, Jordan inguru guztian, bihotz-barritzeko bateoa iragartzen hasi zan, pekatuen parkamenerako, Isaias profetaren liburuan idatzita dagoanez.
«Oihuka diharduanaren ahotsa basamortuan:
Prestatu
bidea Jaunari,
zuzendu
bidezidorrak hari.
Bete
daitezala haranak,
beheratu
mendi eta tontorrak,
bardindu
daitezala aldatsak,
zelaitu
lur-maldak.
Eta
ikusiko dabe gizaki guztiek Jainkoaren salbazinoa».
Jaunak
esana.
HITZALDIA
Abenduaren 2. domeka honetan indar handia hartzen dau profeten irudiak. Goazen irudi hori ulertzera Jainkoaganako gure hartu-emonak hobetzeko.
Onartu beharra daukagu Jainkoari buruzko irudi kaxkarra, traketsa eta itxuragetua daukagula.
Profetek, Jainkoaren izenean, hondamendia iragarriko deutsoe haren Herriari; baina ez Jainkoaren bengantza lez, edo zigor lez, haren bideetatik eta Legetik aldentzean aurkituko dauan egoera lez baino. Errukia eta Maitasuna danak ez dauka bengantzearentzako lekurik, ez inor hondamenera eroateko gogorik.
Hori argi eukita, Baruk profetak, lehenengo irakurgaian, agintzen deutson zoriona holantxe ulertu behar dogu: Jainkaogana bihurtzen bada, lehengo bidegabekeria izten (lagaten) badau eta zuzentasun bideetan zehar abiatzen bada, Jainkoaren ondasunak, egoera zoriontsua, aurkituko dau.
Baina zeozerk eragiten deutso hari —eta baita geuri ere— beste era batera uste izatea eta zeharkako beste bide horreetan abiatzea…
Ebanjelioan Itun Zaharreko azken profeta aurkitu dogu oihuka. Haren oihuek Jesus bera ere erakarriko dabe haren eskutik bateoa hartzeraino. Baina Jesus ez da bat etorriko Bateatzaileak iragarten dauan Jainko irudiagaz. Jesusek beste era batera sumatzen dau Jainkoa bere barruan.
Joanek iragarten dauana, Jainkoaren zigorretik ihes egin behar dala da. Horretarako, okerrerako bideak eta bidegabekeriak (injustiziak) itzi (laga) eta zuzentasun bideak hartu behar dira. Holantxe baino ez dogu saihestuko Jainkoaren zigorra.
Autortu daigun: Joanek emoten dauan Jainko irudiagaz egiten dogu guk bat. Haxe dala egiazkoa uste dogu… bildurrean heziak izan garalako? Ez dagoala hezteko beste erarik urte dogulako? Behar bada. Baina horrela ez dogu ulertuko Abenduak dakarskun mezua; eta barre egingo deutsegu Baruk profetaren berbei; eta beste behin ere, salbazinoa eskatzen ekin arren, salbazinoari uko egingo deutsagu, ihes egiten itziko (lagako) deutsagu.
Senideok: salbazinoa erregalua dogu. Jainkoa bera da izan Salbazinoa; maitasuna eta errukia dan lez. Haren ezin dau gugan besterik sortuazo horixe baino.
Jainkoak ez deusku ez geroko ezer agintzen, ez orain ezer emoten. Haren izana daroagu erraietan, eta horixe da aurkitu, azaleratu eta garatu geikena, Jainkoari gure esker ona agertuz.
Tamalez, beste era batera izan gara heziak. Bateatzailearen oihuetara gagoz makurtuak, eta holan ezin izango dogu Jesusengandik ikasi eta Salbazinoaren altzoan ikusi gure burua.
Salbazinoa ez da geure ahaleginez eskuratuko dogun ezer. Alperreko dira gure ahalegin guztiak. Salbazinoa erregalu dala onartuko bagendu, haren azaleratzean eta garatzean ahaleginduko ginateke, ez haren lortzean; harek behar dauan gure benetako nortasuna geuretuko geuke. Eta horrek, gaur egun loturik gaukezan kate guztiak urratzeko ahalmena, indarra eta adorea emongo leuskiguz.
Bitartean, geurean jarraituz, mundu honek platerrera dakarskuzanen gose-egarri izango gara; eta handik zeozertxo izteak, edo besteekaz alkarbanatzeak, Salbazinoaren zatitxo bat baino ez bada ere emongo deuskula uste izango dogu; eta horregaz nahikoa dogula.
Baina Jainkoa ez da zati bat. Jesusek, Itun Barriko Profetak, iragarriko deuskuna Aita-Ama da; seme-alabentzat bera dan guztia dana: erregalua doguna.
Sarrera oharra
Senideok: ondo etorri. Abendualdi honetan urrats bat gehiago emongo dogu. 2. domeka honetan Profetearen irudia agertzen jaku indar handiz. Profetea, egunerokotasuna sakontasunez bizi dauana da. Hortixik egiten dauz bere iragarpenak eta deiak.
Bizi dogun izurrite aldi eta egoera kezkagarri honetan, era askotako iragarpenak eta oihuak zabaltzen jakuzan aldiotan, ez ete doguz benetako profetak behar? Ez ete dogu benetako profeta izan behar? Lagundu deigula liturgia honek sakontasunean murgiltzen gaurko profeta izateko.
Sarrera abestia
Zatoz, Jauna! Hor gabiltza gauez gau:
Biztu gugan
fedearen sua.
Zatoz, Jauna! Argitu zeuk mundu hau:
Etor bedi
zure erreinua!
Zatoz, Jauna! Maitasunez gu bete:
jendeek
elkar ezin hartu dute.
Zatoz, Jauna! Zuk bat egin mundua:
Etor bedi
zure erreinua!
____________
Damu-otoitza (Beherago, Abenduko Koroia)
Ziztu bizian bizi garanok ez daukagu sakontzeko astirik, ezin dogu sakontasunez bizi gure egunerokoa; ezin izan geintekez gaurko profeta. Jainkoaren errukiak zuzendu gaizala:
—Jesus Jauna, Aitagaz bat eginda bizi izan zinana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, Barri On zaituguna, Kristo, erruki.
—Jesus Jauna, Barri On bihurtzen gaituzuna, erruki, Jauna.
_______________
Abenduko koroia (egiten ez bada, gorago damu-otoitza)
Bigarren kandela hau bizterakoan, Jauna, barri on izateko gure gogoa biztu daizula eskatzen deutsugu; gure gizarte honek behar dauzan gaurko profetak sustatu daizuzala gure artean.
(2. kandelea bizten dan bitartean, abestu:)
† Itxaropenaren Jainkoak bere Semearen mahai ingurura ekarri gaitu. Egun baten aintzazko mahai ederrean alkartu gaizala, zorionaren betetasunean.
— AMEN.
(Ez dago AINTZArik Abendualdian)
Ba 5, 1-9
Bat egoera txarrean aurkitzen danean, entzun-gor egiten deutse berba adore-emoileei ere, buru-makur eta inora begiratzen ez dauala. Halan ere, jakin daigula Jainkoak ez gaitula bertan behera izten, eta guretzat onena dala.
Sal 126 [125]
Jainkoaren benetako esperientzia dauanak, harentzako goralpenak baino ez daukaz, eta beste guztiekaz gura dau goralpenok abestu. Egin daigun horixe, otoizgiroan.
Flp 1, 4-6. 8-11
Hauxe da Salbatzaileari benetako harrerea egitea: haregaz lotu ezkero, senide guztiekaz loturik suertatzen gara. Ikusi daigun hori apostoluaren bizitzan.
Lk 3, 1-6
Lukas ebanjelariak aldi eta toki baten lekutzen dau Jainkoak bere Herriari egindako ikustaldia. Bidea prestatu behar jako gurean sartu barik aurrera egin ez daian. Aleluia abestuz egin deiogun harrerea.
Herri-otoitza
† Guzurmendi honetan egiaren profetak behar
ditugula autortuta, jo daigun eskarietara:
—Eleizearen alde: Izurrite aldi honetan sufritzen dagozanen ondoan egonez, Barri On suertatu daiten, bere itxaropenezko berbeaz, eskatu deiogun Jaunari.
(edo:)
—Ugari diran sasi-profeta guzurtien artean, itxaropenari bideak erraztea eta zuzentzea iragarriko deuskuen egiazko profetak sortu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.
—Gaisoen ondoan euren bizitzea arriskuan jarriz diharduenek esker ona jaso daien, eta hareen eskeintzak arauak betetera eroan gaiezan, eskatu deiogun Jaunari.
—…/… (aukerako eskariren bat)
—Gure norkeriak eta arinkeriak bidean oztopo dira. Kentzen ahalegindu gaitezan badatorrenari bidea errazteko, eskatu deiogun Jaunari.
† Gure otoitz apalak entzuten dozuzan Jainkoa: emoiguzu uste ona alkarren ona baino bilatu ez daigun. Jesu Kristo…
Jaunartzerako
Zatoz, Jauna, zatoz
lurrera
zure herri hau
salbatzera.
1 Bakea ta justizia bialdu mundura, Jauna;
zure jaiotzak gugana bekar poza, zoriona.
2 Okerretatik zuzendu, gaitz bideetatik aldendu,
gure kateak apurtu (urratu), bide ilunak argitu.
3 Gorroto-bideetatik aldendu gagizuz, Jauna;
alkar parkatu dagigun emoiguzu maitasuna.
Amaieran
Danen onerako bakotxak ere zeozer egin behar dogu izurrite aldi hau ahalik eta laburrena izan daiten. Otoitzean bilatu daigun aste honetan bidetik ze oztopo kendu geiken eta zer zuzendu danon osasun-egoereak argi egin daian.
OHARRA
Datorren eguastenean, Sortzez Garbiaren jaiagaz batera Seminarioaren eguna ospatuko dogu.
Eske-batzea Seminariorako izango da.